Hautazko ikasgaiak

2026-2027 ikasturtea

Hautazko ikasgaiak

1. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Lau urterako ikasgaia. Ikasgai hau hautatzen duten ikasleek DBH osoan ikasteko konpromisoa hartzen du.

Atzerriko beste hizkuntza bat hutsetik hasteko aukera, poliki eta modu komunikatiboan. DBHko 1. mailan hasiera-hasieratik hasten da eta ikasmailaz igo ahala, ikasgaiaren maila ere igotzen doa.

Kultura frantsesari buruzko gaiak lantzen dira. Ikasle frantsesekin postaz elkartrukeak egiten dira. Eguneroko egoerak planteatu eta komunikazioa sortzen da. Beharren arabera hiztegia eta gramatika ikasten da.

Plastika Tailerra

Pintura, diseinu, komiki eta artisautzarekin zerikusia duten jarduera plastiko eta sortzaileen interesa duten ikasleei zuzendua.

Ilusio optikoak eta efektu bisualak. Jostailu optikoak: mugimendu-ilusioa sortu.

Diseinuaren oinarriak. Estanpazioa eta grabatuak.

Komiki bat sortu. Animazioa. Artea ingurunean: arte urbanoa eta "land art" (artea naturan)

Trebetasun Tailerra

Ikuspegi praktikoa duen ikasgaia.

Helburu nagusiena, ikasleei egunerokotasunerako oinarrizko gaitasunak ematea da, matematika eta irakurketa-idazketa indartzeaz gain.

​​​Oinarrizko Matematikak

Ikasturte honetan ez da talderik sortu.

Helburua, 1. DBHko matematika arruntak ikasgaiaren edukiak sendotzea eta bermatzea da. Errefortzu eta errepaso jarduerak egiten dira.

Zenbaketa, kopurua, erlazioak eta finantza hezkuntza. Magnitudea eta neurketa. Irudi geometrikoak. Funtzioak eta pentsamendu konputazionala. Datuak antolatzea eta aztertzea.

2. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Bigarren urtez hizkuntza honekin.

Soilik aurreko urtean Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak

Ikasturte honetan ez da G eta Gp ereduetan talderik sortu.

Hizkuntzaren gure ezagutza indartzea da helburua, komunikatzen garenean trebeagoak izan gaitezen. Egokia Gaztelanian hobetzeko eta kontzeptuak errepasatzeko.

Irakuarriaren ulermena, idazketa sortzailea eta ahozko testuen sorkuntza landuko dira.

​​​​​​Beste eduki batzuk ere idartzen dira: ortografia, puntuazio-markak eta kategoria gramatikalak, testu-tipologiak (narrazioa, deskribapena, elkarrizketa eta azalpena) eta idatzizko egunkariak.

Matematikak Sakontzen

Helburua, matematika ikasgaiaren edukiak zabaltzea eta aberastea da. Matematikak gustuko dituen ikaslearentzat.

Arazoak konpontzeko estrategiak lantzen dira. Egiten diren urratsak zehatz adierazten ikasten da. Geometria matematikoa  puntu sortzaileago batetik lantzen da. Zenbakiekin jolasten da.

Trebetasun Tailerra

Ikasturte honetan ez da D ereduan talderik sortu.

Ikuspegi praktikoa duen ikasgaia.

Helburu nagusiena, ikasleei egunerokotasunerako oinarrizko gaitasunak ematea da, matematika eta irakurketa-idazketa indartzeaz gain.

Let's English

Ikasturte honetan ez da D ereduan talderik sortu.

​​​​​Ingelesa sakontzea gidaturiko practika baten bidez, podcastak, mahai-jokoak eta sormenezko testuak sortzeko.

3. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Hirugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Teknologia Tailerra

1. eta 2. mailetako teknologiaren jarraipena da.

Hainbat gai eta prozesu aztertzen dira eta tailerrean esperimentatzen dira proiektuen bitartez eta txosten teknikoak egiten dira.

Arazo teknologikoak konpontzeko prozesua. Plastikoak. Eraikuntzako materialak. Adierazpen- eta komunikazio-teknikak. Makinak eta mekanismoak. Elektrizitatea. Sare informatikoak eta Interneta.

Gaitasun Digitalaren Garapena

Ikasturte honetan ez da D ereduan talderik sortu.

razo tekniko errazak identifikatzen eta ebazten ikasten da, gailuak etxeko-sareetara konektatzen eta konfiguratzen, hardwareari eta sistema eragileei buruzko ezagutzak aplikatuta, eguneroko erabilera duten informatikako zein komunikaziorako tresnak eta instalazioak kudeatzeko.

Ikaskuntzako ingurune pertsonala konfiguratzen ikasten da etengabeko ikaskuntza optimizatzeko eta kudeatzeko.

Ongizate digitala sustatzen duten ohiturak garatzen dira, gailuak, datu pertsonalak eta norberaren osasuna babesteko.

Herritartasun digital kritikoa gauzatzen da, sarean egin daitezkeen ekintzak ezagutuz eta horien ondorioak identifikatuz, teknologiaren erabilera aktiboa, arduratsua eta etikoa egiteko.

Zinema eta Literatura

Zinema eta literatura gustuko duten ikasleentzat.

Zinemaren hastapenak eta literaturarekin duen harrema.

Zineman agertzen ohi diren teknikak ikusten dira (plano motak, anguloak, montajea, kamararen mugimendua...).

Zinemaren genero ezberdinak lantzen dira. Filmak ikusi eta horien fitxa teknikoak egiten ikasten da. Kritikariaren papera hartzen da, filmak baloratuz eta iritzi pertsonala emanez.

Kultura Klasikoa

Ikasturte honetan ez da talderik sortu.​​​

​​​​​​Helburua da ikasleei zibilazio greko eta latindarren ikerketarako lehen hurbilketa orokor bat erraztea, literaturaren, artearen, filosofiaren, zientziaren eta hizkuntzaren arloetan, alderdi horietako askok mendebaldeko kulturan duten iraupenaz, eraginaz eta presentziaz jabetu daitezen.

Hizkuntza-esparruko edukiak, norberaren hizkuntzaren ulermenean sakontzera bideratuak.

Beste arloko edukiak: geografia, historia, erlijioa, artea, gizartea eta egunerako bizitza, literatura eta gaur egun bizirik dirauena.

Let's English Again

Ikasturte honetan ez da G eta Gp ereduetan talderik sortu.​​​

​​​​​Ingelesa sakontzea gidaturiko practika baten bidez, podcastak, mahai-jokoak eta sormenezko testuak sortzeko.

4. DBH. Ibilbideko hautazkoak (A, A-plur, G eta G-plur)

 ​​​​​​A eta A-plur ereduentzako ere

Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionala

Gizartean bizitzea. Giza- eta gizarte-zientziak.

Autoezagutza eta ikaskuntza. Trebetasun pertsonalak.

Sozioekonomia. Lan-orientazioa

Adierazpen Artistikoa

Teknika grafiko-plastikoak. Marrazketa- eta pintura-teknikak. Abangoardia artistikoen alternatibak. Estanpazio-teknikak. Grafitia eta horma-pintura. Birziklapenaren artea.

Argazkigintza, ikus-, ikusentzunezko- eta multimedia-hizkuntza. Irudi finkoaren narratiba: laukiratzea, ikuspuntuak eta angeluazioa. Argazkigintza analogikoa. Argazkigintza digitala. Ikus-entzunezko narratiba: fotograma, sekuentzia, eszena, planoa eta muntaia. Gidoia eta storyboarda. Publizitatea. Animazioko oinarrizko teknikak.

Marrazketa teknikoa. Proiektuen plangintza. Sistema diedrikoa. Kotatzea. Aurretiko bistako krokisa eta lantegiko planoa. Isometrikoan egindako marrazkiak. Eskalak.

Digitalizazioa

Hautazkoa ibilbide Humanistikoan eta Zientifikoan.

Derrigorrezkoa ibilbide Teknologikoan.

Gailu digitalak. Sistema eragileak eta komunikazioa. Ordenagailuen arkitektura.Sistema eragileen instalazioa eta konfigurazioa. Interneta eta sareko gailuak.

Ikaskuntzako inguru pertsonalaren digitalizazioa. Bilaketa, aukeraketa eta informazio-artxiboak: mugikorretako eta weberako aplikazio errazak garatu. Edukien sorkuntza eta edizioa. Komunikazioa eta elkar-laguntza sarean. Sarretan arduraz argitaratu eta zabaldu.

Segurtasuna eta ongizate digitala. Segurtasuna eta datuen babesa. Gailuen segurtasuna. Segurtasuna osasun fisiko eta mentalean.

Hiritargo digital kritikoa. Elkareragitea sarean. Etika datuen erabilpenean eta tresna digitalak. Online aktibismoa. Hezkuntza mediatikoa. Administrazio-kudeaketak. Merkataritza elektronikoa.

4. DBH. Hautazko libreak (G eta G-plur)

​​​​​​Soilik G eta G-plur ereduentzako

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Laugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Ingelera Mintzamen Tailerra

Ikasturte honetan ez da talderik sortu.​​​

Helburua da, orain arte aurreko urteetan Ingelesa ikasgaian ikasi dena paraktikan ipintzea entzuten eta hitzegiten.

Interneten informazioa bilatzen eta aukeratzen ikasten da, ondoren idatzizko testuak sortzeko eta taldearen aurrean aurkezteko.

Benetazko hizkuntza-egoerak sortzen dira jokuen bitartez, indibidualak eta taldekoak, ingelesez hitzegiteari beldurrak uxatzeko.

Ohitura Osasuntsuak

Elikadura eta nutrizioa artean bereizten eta elikadura osasuntsua zertan datzan jakiten ikasten da. Elikaduraren eta osasunaren arteko lotura. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arteko lotura. Legezko eta legez kanpoko drogak.

Gure garaiko gaixotasun nagusiak: minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak eta arnasketakoak. Sortzetiko anomaliak, gaixotasun genetikoak eta bestelakoak.

Ingurumenaren eta osasunaren arteko lotura (kutsadura, eragile kaltegarriak, tabakismoa). Garapen iraunkorra.

Lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak.

Lanbide Hastapenak

Enpresari sarrera eta kooperatiba. Proiektua, lantaldea eta irudi korporatiboa.

Merkatua, produktua, prezioa eta publizitatea.

Banaketa, salmenta eta diruzaintza.

Enpresa txiki eta bakar bat sortzea eta kudeatzea proposatzen zaie ikasleei. Gaitasun eta eduki ekintzaileak garatuko dituzte, bizitza profesionalari gagozkion gauzak deskubrituz eta eginez.

Enpresa bat hutsetik sortzea eta bertan benetan lan egitea da, zalantzarik gabe, askotariko gaitasunak garatzeko eta deziplina anitzeko ezagutza lortzeko modurik nabarmen eta eraginkorrenetako bat.

Bakarko lana eta taldekakoa konbinatzen dira.

Filosofia

Jakintza filosofikoa. Zer da filosofia? Jakintza kritikoaren beharra. Aukerak eta limiteak.

Filosofiaren jatorria eta garapena. Hastapenak. Filosofia eta zientzien arteko erlazioa. Filosofiaren garai eta figura handiak.

Identitate pertsonala. Gizakia. Ezagutza eta egia. Norbanakoa, kultura eta gizartea. Giza askatasuna. Pentsamendu etikoa. Zer da errealitatea? Bizitzaren zentzua. Gizartea eta Estatua.

Sortze-prozesua: artea eta edertasuna. Teknika, teknologia eta giza lana. Etorkizuneko erronkak: trasnhumanismoa, cyborg.

Zientzia Aplikatuak

Ikasturte honetan ez da talderik sortu

Lurra sistema gisa eta garapen jasangarria: lurraren geruzak eta fenomeno geologikoak.

Giza gorputza eta osasuna: bizi-funtzioak, osasuna eta prebentzioa.

Interakzioak eta energia: mugimendua eta indarra, energia eta elektrizitatea.

Materia eta bere aldaketak.

Oinarrizko abilezia zientifikoak: metodologia zientifikoa.

4. DBH - D eredua

Ibilbide Humanistikoan eta Ibilbide Teknologikoan bi ikasgai aukeratu behar dira: ibilbidearen hautazkoa eta hautazko librea.

Ibilbide Zientifikoan aldiz, ez da hautazko librerik eskeintzen. Denek egin behar dute derrigorrez Zientziak Sakontzen ikasgaia.

 

Ibilbidearen hautazkoa

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Soilik Ibilbide Zientifikoan eskeintzen da.​​​

Laugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionala

Gizartean bizitzea. Giza- eta gizarte-zientziak.

Autoezagutza eta ikaskuntza. Trebetasun pertsonalak.

Sozioekonomia. Lan-orientazioa

Adierazpen Artistikoa

Ibilbide Zientifikoan ez dago eskura.

Teknika grafiko-plastikoak. Marrazketa- eta pintura-teknikak. Abangoardia artistikoen alternatibak. Estanpazio-teknikak. Grafitia eta horma-pintura. Birziklapenaren artea.

Argazkigintza, ikus-, ikusentzunezko- eta multimedia-hizkuntza. Irudi finkoaren narratiba: laukiratzea, ikuspuntuak eta angeluazioa. Argazkigintza analogikoa. Argazkigintza digitala. Ikus-entzunezko narratiba: fotograma, sekuentzia, eszena, planoa eta muntaia. Gidoia eta storyboarda. Publizitatea. Animazioko oinarrizko teknikak.

Marrazketa teknikoa. Proiektuen plangintza. Sistema diedrikoa. Kotatzea. Aurretiko bistako krokisa eta lantegiko planoa. Isometrikoan egindako marrazkiak. Eskalak.

Biologia eta Geologia

Ibilbide Zientifikoan ez dago eskura.

Proiektu zientifikoa. Hipotesiak, galderak eta usteak. Informazioa bilatzeko estrategiak. Informazio zientifikoko iturri fidagarriak. Esperimentazioa eta landa-lana. Datuak behatzeko eta hartzeko metodoak. Emaitzen azterketa.

Zelula:  izaki bizien antolamendu zelularra. Mitosia y melosia. Genetika: ondarren herentzia eta transmisioa. Fenotipoa y genotipoa. Ingeniaritza genetikoa. 

Bizitzaren jatorria eta eboluzioa. Lurreko bizitzaren jatorriari buruzko hipotesiak. Eboluzio-prozesua: teoria neodarwinista eta beste batzuk. Lurra unibertsoan. Unibertsoaren eta eguzki-sistemaren jatorria.

Kanpo-geodinamika. Erliebea eta paisaia. Barne-geodinamika. Geosferaren egitura. Arrisku naturalak. Ebaki geologikoak.

Ekonomia eta Ekintzailetza

Ibilbide Zientifikoan bakarrik.

Ekonomiari sarrera: ondasunak eta zerbitzuak, merkatuak, eragile ekonomikok eta bestelako kontzeptuak (ziklo ekonomikoak, errenta, inflazioa, aurrezpena eta zorpetzea...).

Norberaren analisia: trebetasun pertsonalak eta sozialak garatzea eta erronkei aurre egiteko estrategiak eskuratzea.

Proiektu ekintzaile bat egitea: asmatzea, gauzatzea eta baliozkotzea.

Digitalizazioa

Ibilbide Zientifikoan bakarrik.

Gailu digitalak. Sistema eragileak eta komunikazioa. Ordenagailuen arkitektura.Sistema eragileen instalazioa eta konfigurazioa. Interneta eta sareko gailuak.

Ikaskuntzako inguru pertsonalaren digitalizazioa. Bilaketa, aukeraketa eta informazio-artxiboak: mugikorretako eta weberako aplikazio errazak garatu. Edukien sorkuntza eta edizioa. Komunikazioa eta elkar-laguntza sarean. Sarretan arduraz argitaratu eta zabaldu.

Segurtasuna eta ongizate digitala. Segurtasuna eta datuen babesa. Gailuen segurtasuna. Segurtasuna osasun fisiko eta mentalean.

Hiritargo digital kritikoa. Elkareragitea sarean. Etika datuen erabilpenean eta tresna digitalak. 

Interactividad en la red. Ética en el uso de datos y herramientas digitales. Online aktibismoa. Hezkuntza mediatikoa. Administrazio-kudeaketak. Merkataritza elektronikoa.

 

Hautazko librea

Euskara B2 bidean

Ikasturte honetan ez da Ibilbide Zientifikoan eskeintzen.

Nafarroako Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskararen B2 tituluaren azterketak propio prestatzeko ikasgaia.

Lanbide Hastapenak

Ikasturte honetan ez da Ibilbide Zientifikoan eskeintzen.

Enpresari sarrera eta kooperatiba. Proiektua, lantaldea eta irudi korporatiboa.

Merkatua, produktua, prezioa eta publizitatea.

Banaketa, salmenta eta diruzaintza.

Enpresa txiki eta bakar bat sortzea eta kudeatzea proposatzen zaie ikasleei. Gaitasun eta eduki ekintzaileak garatuko dituzte, bizitza profesionalari gagozkion gauzak deskubrituz eta eginez.

Enpresa bat hutsetik sortzea eta bertan benetan lan egitea da, zalantzarik gabe, askotariko gaitasunak garatzeko eta deziplina anitzeko ezagutza lortzeko modurik nabarmen eta eraginkorrenetako bat.

Bakarko lana eta taldekakoa konbinatzen dira.

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Ikasturte honetan soilik Ibilbide Zientifikoan eskeintzen da.

Laugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Ingelera Mintzamen Tailerra

Ikasturte honetan ez da talderik sortu.

Helburua da, orain arte aurreko urteetan Ingelesa ikasgaian ikasi dena paraktikan ipintzea entzuten eta hitzegiten.

Interneten informazioa bilatzen eta aukeratzen ikasten da, ondoren idatzizko testuak sortzeko eta taldearen aurrean aurkezteko.

Benetazko hizkuntza-egoerak sortzen dira jokuen bitartez, indibidualak eta taldekoak, ingelesez hitzegiteari beldurrak uxatzeko.

Filosofia

Ikasturte honetan ez da talderik sortu.​​​​​

Zientzia Aplikatuak

Ikasturte honetan ez da talderik sortu.​​​​​

Lurra sistema gisa eta garapen jasangarria: lurraren geruzak eta fenomeno geologikoak.

Giza gorputza eta osasuna: bizi-funtzioak, osasuna eta prebentzioa.

Interakzioak eta energia: mugimendua eta indarra, energia eta elektrizitatea.

Materia eta bere aldaketak.

Oinarrizko abilezia zientifikoak: metodologia zientifikoa.

Zientziak Sakontzen

Derrigorrezkoa ezarri da ibilbide Zientifikoan.​​​​​

Oinarrizko abilezia zientifikoa: lan esperimentala eta ikerketa proiektuak, hizkuntza zientifikoa, informazio zientifikoa intrepretatzeko eta ekoizteko estragegiak.

Proiektu zientifikoa: hipotesiak, galderak eta aieruak. Informazioa bilatzea. Emaitzak komunikatzeko tresnak. Informazio zientifikoaren iturri fidagarriak.

Lurra unibertsoan. Materia: konposatu kimikoak, nomenklatura ez-organikoa, nomenklatura organikorako sarrera.

Energia: energiaren forma, energia transferentziak eta energia gure munduan.

Geologia: erliebea eta paisaia, geosferaren egitura eta dinamika, ebaketa geologikoak.