Bekak eta diru laguntzak

Espainiako Ministerioaren bekak. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat

2023-2024 ikasturterako eskaera egiteko epea amaitu da.

Ikasturte bukaeran argitaratzen ohi dira Espainiako Ministerioaren beka orokorren deialdia, hurrengo ikasturteari begira. Argibide gehiago HEZKUNTZAKO MINISTERIOAREN BEKEN ATARIAn

ADI !!​​​​​​  Diru laguntza hauek bateraezinak dira Ministerioko beka orokorrarekin.

Nafarroako Gobernuaren bekak. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat

2022-2023 ikasturterako eskaera egiteko epea amaitu da.

Espainiako Ministerioaren beka orokorrak. Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

Heldu den ikasturtean Batxilergoan edo Lanbide Heziketan ikasten egonen den ikaslegoarentzat.
2023-2024 ikasturterako epea amaitu da jada.

Ikasturte bukaeran argitaratzen ohi dira Espainiako Ministerioaren beka orokorren deialdia, hurrengo ikasturteari begira. Argibide gehiago HEZKUNTZAKO MINISTERIOAREN BEKEN ATARIAn

 

AINTZAT HARTZEKO !!

  • Nafarroako Gobernuko beka orokorrak osagarriak dira, hau da, Espainiako Ministerioak  deitutakoak osatzen dituzte. Horregatik, Nafarroako Gobernuko beka eskatu ahal izateko, beharrezkoa da ikasturte eta ikasketa berberetarako beka eskatzea lehenago Espainiako Ministerioaren deialdi orokorrean (deialdian eskatutako baldintzak betetzen badira).
  • Nafarroako Gobernuko beka orokorra eskatu nahi duen ikasleak, beharko du Ziurtagiri Digital bat edo Cl@ve Sinadura (bere izenean).
Nafarroako Gobernuko beka orokorrak dagokion ikasturte hasieran deitzen dira.

"Fundación Amancio Ortega" bekak

Batxilergoko 1. maila Kanadan edo Estatu Batuetan ikasi nahi duten DBHko 4. mailako ikasleentzako beka da.

Bekak ikasturte bat atzerrian egiteko eta esperientzia paregabea bizitzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak estaltzen ditu: bidaia, eskolatze eta matrikula tasak institutu publiko batean, ostatua eta mantenua familia anfitrioi batean, mediku eta istripu asegurua, ikasturte akademikoa baliozkotzea eta egonaldian zehar laguntza jarraitua ematea.

Argibide gehiago hemen.