EDUCA

EDUCA Hezkuntza Departamentuak eskola-informazioa kudeatzeko baliatzen duen sistema informatikoa da. Baliogarria da kalifikazioak begiratzeko, Hizkuntz Eskola Ofizialean izena emateko, etab.
Ikastetxearekiko komunikazioa eta ikasleen jarduera akademikoa Educa programaren bidez ezagutzeko, “erabiltzailea” eta “pasahitza” eduki behar dira, baita datu pertsonal eguneratuak ere.
EDUCAko pasahitza lortzeko, ikasleak eskatu beharko du ikastetxeko administrazio bulegoan.

EDUCAko barne mezularitza

Barne-mezularitza,  ikastetxearekin komunikatzeko bide bat da EDUCAn integraturikoa. Beraz, sartu ahal izateko ikastetxeak sarbidea eman behar dio ikasleari.

Hezkuntzako Gmail kontua

Ikasle guztiek Gmail kontu korporatibo bat dute (xxxxx@educacion.navarra.es motakoa) eta horri esker Hezkuntza Departamentuak uzten dien Chromebookak eta hainbat Google tresna ere erabiltzen ahal dituzte.
Gmail kontura sartzeko, EDUCAko erabiltzailea eta pasahitza erabili behar dira.

Google Apps + Gmail

Eskura daudenen artean: Gmail, Drive, Egutegia, Dokumentuak, Kalkulu orriak, Aurkezpenak, Galdetegia, Jamboard, Sites, Meet, Chat, Keep, Egitekoak, Classroom.
​​​​​​​Ezinbestekoa da hezkuntzako Gmail kontu bat izatea tresna hauek erabili ahal izateko.