Eskaintza akademikoa - IESO Berriozar - Ikasnova
Eskaintza akademikoa - IESO Berriozar
2022-2023
Aintzat hartzekoak...
Hizkuntza ereduak
Hizkuntza ereduak
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
- A >> Gaztelaniaz irakazten da. Euskerako ikasgaia ematen da.
- D >> Dena euskeraz irakasten da, Gaztelania izan ezik.
- G >> Dena gaztelaniaz irakasten da.
Eredu eleanitzak.Badira beste bi eredu, non ikasgai batzuk ingelesez ematen diren.
- A-plur >> Gaztelaniaz eta ingelesez irakazten da. Euskerako ikasgaia ematen da.
- G-plur >> Gaztelaniaz eta ingelesez irakazten da.
Kurrikulo Bereziko Unitatea (KBU)
2021-2022 ikasturtetik, bi hizkuntz eredutan eskeintzen da, gaztelaniaz (G eredua) eta euskeraz (D eredua).
Diberzifikazio Kurrikularra (DK)
Eredu aldaketa
Zuzendaritzak eskaerak aztertuko ondoren erabakiko du aldaketa baimentzen den ala ez.
Hautazko ikasgaiak
Hautazko ikasgaiak
Eskainitako ikasgai jakin bat irakatsi ahal izanen da baldin eta eskaria nahikoa bada talde bat sortzeko.
A eta A-plur hizkuntza ereduetako ikasleak
Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa
Bakoitzaren egoera aztertuko da eta bidezko balitz Zuzendaritzak baimenduko luke eskaria.
Erlijioko ikasgaia
Erlijioko ikasgaia
Ikasturtea hasi aurretik, ikasketa eta ikasmaila guztietan, familiek erabaki behar dute Erlijio Katolikoa nahi duten ala ez ikasgai bezala.
Erlijioa nahi ez dutenek beste ikasgai bat izanen dute haren ordez:
- 2021-2022 ikasturtean: 1. eta 3. mailetan Erlijioa eta Hezkuntza Arreta artean aukeratu behar da, LOMLOE ezartzen delako.
- 2021-2022 ikasturtean: 2. eta 4. mailetan Erlijioa eta Balio Etikoak artean aukeratu behar da, LOMCE ezartzen delako..
- 2022-2023 ikasturtetik aurrera: DBH osoan Erlijioa eta Hezkuntza Arreta artean aukeratu beharko da.
Ikasturte berri baten aurrean, familiaren batek Erlijioaren eta Hezkuntza Arretaren zein Balio Etikoaren ikasgaien artean aldatu nahi badu, ekaineko lehen astean egin beharko du ikastetxeko administrazio bulegoan, horretarako propio dagoen inprimakia betez.
Ibilbideak (4.DBH)
Ibilbideak (4.DBH)
LOMCE legearekin, DBHko 4. mailan 2 ikasketa mota eskeintzen dira eta hoien artean ikasleak aukeratu behar du aintzat hartuz DBHko ikasketak amaitu ondoren ze ikasketa motarekin jarraitu nahi duen.
Ikasketa Akademikoak
Bere ikasketak Batxilergoan jarraitu nahi duen ikaslearentzat. Ikasketa hauetan barna, bi ibilbide eskeintzen dira eta hoien artean bat aukeratu behar da:
-
Ibilbide Humanistikoa
-
Ibilbide Zientifikoa
Ikasketa Aplikatuak
Bere ikasketak Erdi Mailako Lanbide Heziketan jarraitu nahi duen ikaslearentzat.
Badira bi ikasketetan amankomunezko ikasgaiak direnak, eta beste batzuk ibilibide bakoitzan soilik ikasten ahal direnak.