Hautazko ikasgaiak

2023-2024 ikasturtea

Hautazko ikasgaiak

1. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Lau urterako ikasgaia. Ikasgai hau hautatzen duten ikasleek DBH osoan ikasteko konpromisoa hartzen du.

​​​​​​​Atzerriko beste hizkuntza bat hutsetik hasteko aukera, poliki eta modu komunikatiboan. DBHko 1. mailan hasiera-hasieratik hasten da eta ikasmailaz igo ahala, ikasgaiaren maila ere igotzen doa.

Kultura frantsesari buruzko gaiak lantzen dira. Ikasle frantsesekin postaz elkartrukeak egiten dira. Eguneroko egoerak planteatu eta komunikazioa sortzen da. Beharren arabera hiztegia eta gramatika ikasten da.

Plastika Tailerra

Pintura, diseinu, komiki eta artisautzarekin zerikusia duten jarduera plastiko eta sortzaileen interesa duten ikasleei zuzendua.

Ilusio optikoak eta efektu bisualak. Jostailu optikoak: mugimendu-ilusioa sortu.

Diseinuaren oinarriak. Estanpazioa eta grabatuak.

​​​​​​​Komiki bat sortu. Animazioa. Artea ingurunean: arte urbanoa eta "land art" (artea naturan)

​​​​​​​​​​​​​​​​​Oinarrizko Matematikak

Helburua, 1. DBHko matematika arruntak ikasgaiaren edukiak sendotzea eta bermatzea da. Errefortzu eta errepaso jarduerak egiten dira.

​​​​​​​Zenbaketa, kopurua, erlazioak eta finantza hezkuntza. ​​​​​​​Magnitudea eta neurketa. Irudi geometrikoak. Funtzioak eta pentsamendu konputazionala. Datuak antolatzea eta aztertzea.​​​​​​​

​​​​​​​​​​​​​​

2. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Bigarren urtez hizkuntza honekin.

Soilik aurreko urtean Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak

Hizkuntzaren gure ezagutza indartzea da helburua, komunikatzen garenean trebeagoak izan gaitezen. Egokia Gaztelanian hobetzeko eta kontzeptuak errepasatzeko.

​​​​​​​Irakuarriaren ulermena, idazketa sortzailea eta ahozko testuen sorkuntza landuko dira.

​​​​​​Beste eduki batzuk ere idartzen dira: ortografia, puntuazio-markak eta kategoria gramatikalak, testu-tipologiak (narrazioa, deskribapena, elkarrizketa eta azalpena) eta idatzizko egunkariak.

Matematikak Sakontzen

​​​​​​​Helburua, matematika ikasgaiaren edukiak zabaltzea eta aberastea da. Matematikak gustuko dituen ikaslearentzat.

​​​​​​​Arazoak konpontzeko estrategiak lantzen dira. Egiten diren urratsak zehatz adierazten ikasten da. Geometria matematikoa  puntu sortzaileago batetik lantzen da. Zenbakiekin jolasten da.

3. DBH

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Hirugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Teknologia Tailerra

Ikasturte honetan ez da D ereduan ez da talderik sortu

1. eta 2. mailetako teknologiaren jarraipena da.

​​​​​​​Hainbat gai eta prozesu aztertzen dira eta tailerrean esperimentatzen dira proiektuen bitartez eta txosten teknikoak egiten dira.

​​​​​​​Arazo teknologikoak konpontzeko prozesua. Plastikoak. Eraikuntzako materialak. Adierazpen- eta komunikazio-teknikak. Makinak eta mekanismoak. Elektrizitatea. Sare informatikoak eta Interneta.

Gaitasun Digitalaren Garapena

Arazo tekniko errazak identifikatzen eta ebazten ikasten da, gailuak etxeko-sareetara konektatzen eta konfiguratzen, hardwareari eta sistema eragileei buruzko ezagutzak aplikatuta, eguneroko erabilera duten informatikako zein komunikaziorako tresnak eta instalazioak kudeatzeko.

​​​​​​​Ikaskuntzako ingurune pertsonala konfiguratzen ikasten da etengabeko ikaskuntza optimizatzeko eta kudeatzeko.

​​​​​​​Ongizate digitala sustatzen duten ohiturak garatzen dira, gailuak, datu pertsonalak eta norberaren osasuna babesteko.

​​​​​​​Herritartasun digital kritikoa gauzatzen da, sarean egin daitezkeen ekintzak ezagutuz eta horien ondorioak identifikatuz, teknologiaren erabilera aktiboa, arduratsua eta etikoa egiteko.

Zinema eta Literatura

​​​​​​Ikasturte honetan ez da D ereduan ez da talderik sortu

Zinema eta literatura gustuko duten ikasleentzat.

Zinemaren hastapenak eta literaturarekin duen harrema.

​​​​​​​​​​​​​​Zineman agertzen ohi diren teknikak ikusten dira (plano motak, anguloak, montajea, kamararen mugimendua...).

​​​​​​​Zinemaren genero ezberdinak lantzen dira. Filmak ikusi eta horien fitxa teknikoak egiten ikasten da. Kritikariaren papera hartzen da, filmak baloratuz eta iritzi pertsonala emanez.

​​​​​​​Ikasturte honetan ez da talderik sortu​​​​​​​​​​​​​​

​​​​​​Helburua da ikasleei zibilazio greko eta latindarren ikerketarako lehen hurbilketa orokor bat erraztea, literaturaren, artearen, filosofiaren, zientziaren eta hizkuntzaren arloetan, alderdi horietako askok mendebaldeko kulturan duten iraupenaz, eraginaz eta presentziaz jabetu daitezen.

​​​​​​​Hizkuntza-esparruko edukiak, norberaren hizkuntzaren ulermenean sakontzera bideratuak.

​​​​​​​Beste arloko edukiak: geografia, historia, erlijioa, artea, gizartea eta egunerako bizitza, literatura eta gaur egun bizirik dirauena.

4. DBH. Ibilbideko hautazkoak (A, A-plur, G eta G-plur)

 ​​​​​​A eta A-plur ereduentzako ere

Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionala

Gizartean bizitzea. Giza- eta gizarte-zientziak.

Autoezagutza eta ikaskuntza. Trebetasun pertsonalak.

Sozioekonomia. Lan-orientazioa

Ekonomia eta Ekintzailetza

​​​​​​​Hautazko EZ eskuragarria Ibilbide Humanistikoan.

Ekonomiari sarrera: ondasunak eta zerbitzuak, merkatuak, eragile ekonomikoak eta bestelako kontzeptuak (ziklo ekonomikoak, errenta, inflazioa, aurrezpena eta zorpetzea…)

Norberaren analisia: trebetasun pertsonalak eta sozialak garatzea eta erronkei aurre egiteko estrategiak eskuratzea.

Proiektu ekintzaile bat egitea: asmatzea, gauzatzea eta baliozkotzea.

Teknologia

Hautazko EZ eskuragarria Ibilbide Aplikatuan, bertan derrigorrezkoa delako.

Proiektu teknologikoak kudeatzeko estrategiak. Eskuz eta mekanikoki fabrikatzeko teknikak. Produktuak eta materialak. Proiektu baten aurkezpena eta zabalkundea. Sketchup: diseinu grafikoa eta 3D modelaketa.

Elektrizitatearen berrikuspena. Elektronika analogikoa eta digitala. Oinarrizko pneumatika.

Arduino: pentsamendu konputazionala, automatizazioa eta robotika.

Teknologia jasangarria: arkitektura bioklimatikoa eta energia aurreztea eraikinetan.

Arazo tekniko baten identifikazioa eta formulaziotik bere konponbide konstruktiboa arte, aurrera egiten ahalbidetzen duten trebetasunak eta metodoak garatzen dira.

4. DBH. Hautazko libreak (G eta G-plur)

​​​​​​Soilik G eta G-plur ereduentzako

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Laugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Ingelera Mintzamen Tailerra

Helburua da, orain arte aurreko urteetan Ingelesa ikasgaian ikasi dena paraktikan ipintzea entzuten eta hitzegiten.

​​​​​​​Interneten informazioa bilatzen eta aukeratzen ikasten da, ondoren idatzizko testuak sortzeko eta taldearen aurrean aurkezteko.

​​​​​​​Benetazko hizkuntza-egoerak sortzen dira jokuen bitartez, indibidualak eta taldekoak, ingelesez hitzegiteari beldurrak uxatzeko.

Ohitura Osasuntsuak​​​​​​​

Elikadura eta nutrizioa artean bereizten eta elikadura osasuntsua zertan datzan jakiten ikasten da. Elikaduraren eta osasunaren arteko lotura. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arteko lotura. Legezko eta legez kanpoko drogak.

Gure garaiko gaixotasun nagusiak: minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak eta arnasketakoak. Sortzetiko anomaliak, gaixotasun genetikoak eta bestelakoak.

Ingurumenaren eta osasunaren arteko lotura (kutsadura, eragile kaltegarriak, tabakismoa). Garapen iraunkorra.

Lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak.

Lanbide Hastapenak

Enpresari sarrera eta kooperatiba. Proiektua, lantaldea eta irudi korporatiboa.

Merkatua, produktua, prezioa eta publizitatea.

Banaketa, salmenta eta diruzaintza.

Enpresa txiki eta bakar bat sortzea eta kudeatzea proposatzen zaie ikasleei. Gaitasun eta eduki ekintzaileak garatuko dituzte, bizitza profesionalari gagozkion gauzak deskubrituz eta eginez.

Enpresa bat hutsetik sortzea eta bertan benetan lan egitea da, zalantzarik gabe, askotariko gaitasunak garatzeko eta deziplina anitzeko ezagutza lortzeko modurik nabarmen eta eraginkorrenetako bat.

Bakarko lana eta taldekakoa konbinatzen dira.

Filosofia

​​​​​​​Ikasturte honetan ez da talderik sortu​​​​​​​​​​​​​​

Zientzia Aplikatuak

Soilik Ibilbide Aplikatuan.

​​​​​​​Ikasturte honetan ez da talderik sortu​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

Lurra sistema gisa eta garapen jasangarria: lurraren geruzak eta fenomeno geologikoak.

Giza gorputza eta osasuna: bizi-funtzioak, osasuna eta prebentzioa.

Interakzioak eta energia: mugimendua eta indarra, energia eta elektrizitatea.

Materia eta bere aldaketak.

Oinarrizko abilezia zientifikoak: metodologia zientifikoa.

4. DBH - D eredua

D eredukoek 2 hautazko ikasgai multzo dituzte. Talde bakoitzean ikasgai bakarra aukeratu behar dute.

Frantsesa bi multzoetan ageri da. Frantsesa egiten duenak, edozein multzotik hartu dezake.

 

Hautazkoen 1. multzoa

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Laugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionala

Gizartean bizitzea. Giza- eta gizarte-zientziak.

Autoezagutza eta ikaskuntza. Trebetasun pertsonalak.

Sozioekonomia. Lan-orientazioa

Adierazpen Artistikoa

​​​​​​​Ikasturte honetan ez da talderik sortu​​​​​​​​​​​​​​

 

​​​​​​​Hautazkoen 2. multzoa

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Laugarren urtez hizkuntza honekin.

​​​​​​Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.

Ingelera Mintzamen Tailerra

​​​​​​​Ikasturte honetan ez da talderik sortu​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

Helburua da, orain arte aurreko urteetan Ingelesa ikasgaian ikasi dena paraktikan ipintzea entzuten eta hitzegiten.

​​​​​​​Interneten informazioa bilatzen eta aukeratzen ikasten da, ondoren idatzizko testuak sortzeko eta taldearen aurrean aurkezteko.

​​​​​​​Benetazko hizkuntza-egoerak sortzen dira jokuen bitartez, indibidualak eta taldekoak, ingelesez hitzegiteari beldurrak uxatzeko.

Lanbide Hastapenak

Enpresari sarrera eta kooperatiba. Proiektua, lantaldea eta irudi korporatiboa.

Merkatua, produktua, prezioa eta publizitatea.

Banaketa, salmenta eta diruzaintza.

Enpresa txiki eta bakar bat sortzea eta kudeatzea proposatzen zaie ikasleei. Gaitasun eta eduki ekintzaileak garatuko dituzte, bizitza profesionalari gagozkion gauzak deskubrituz eta eginez.

Enpresa bat hutsetik sortzea eta bertan benetan lan egitea da, zalantzarik gabe, askotariko gaitasunak garatzeko eta deziplina anitzeko ezagutza lortzeko modurik nabarmen eta eraginkorrenetako bat.

Bakarko lana eta taldekakoa konbinatzen dira.

Filosofia

​​​​​​​Ikasturte honetan ez da talderik sortu​​​​​​​​​​​​​​

Zientzia Aplikatuak

Soilik Ibilbide Aplikatuan.​​​​​​​​​

Lurra sistema gisa eta garapen jasangarria: lurraren geruzak eta fenomeno geologikoak.

Giza gorputza eta osasuna: bizi-funtzioak, osasuna eta prebentzioa.

Interakzioak eta energia: mugimendua eta indarra, energia eta elektrizitatea.

Materia eta bere aldaketak.

Oinarrizko abilezia zientifikoak: metodologia zientifikoa.

Zientziak Sakontzen

Soilik Ibilbide Zientifikoan.​​​​​​​

Oinarrizko abilezia zientifikoa: lan esperimentala eta ikerketa proiektuak, hizkuntza zientifikoa, informazio zientifikoa intrepretatzeko eta ekoizteko estragegiak.

Proiektu zientifikoa: hipotesiak, galderak eta aieruak. Informazioa bilatzea. Emaitzak komunikatzeko tresnak. Informazio zientifikoaren iturri fidagarriak.

Lurra unibertsoan. Materia: konposatu kimikoak, nomenklatura ez-organikoa, nomenklatura organikorako sarrera.

Energia: energiaren forma, energia transferentziak eta energia gure munduan.

Geologia: erliebea eta paisaia, geosferaren egitura eta dinamika, ebaketa geologikoak.