2023-2024

Aintzat hartzekoak...

Hizkuntza ereduak

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)

Maila guztietan 5 hizkuntza eredu daude. Eredu guztietan ingelesa dago ikasgai bezala.
  • ​​​​​​​A >> Gaztelaniaz irakazten da. Euskerako ikasgaia ematen da.
  • D >> Dena euskeraz irakasten da, Gaztelania izan ezik.
  • G >> Dena gaztelaniaz irakasten da.

Eredu eleanitzak.Badira beste bi eredu, non ikasgai batzuk ingelesez ematen diren.

  • ​​​​​A-plur >> Gaztelaniaz eta ingelesez irakazten da. Euskerako ikasgaia ematen da.
  • ​​​​​​​G-plur >> Gaztelaniaz eta ingelesez irakazten da.

 

Kurrikulo Bereziko Unitatea (KBU)

2021-2022 ikasturtetik, bi hizkuntz eredutan eskeintzen da, gaztelaniaz (G eredua) eta euskeraz (D eredua).

 

Diberzifikazio Kurrikularra (DK)

DBHko 3. eta 4. mailetan ematen dira diberzifikazioko ikasketak.
​​​​​​​2021-2022 ikasturtetik, bi hizkuntz eredutan eskeintzen da, gaztelaniaz (G eredua) eta euskeraz (D eredua). Eredu bietan dago ingelesa ikasgai bezala.
 
Ikasturte honetan (2023-2024), 3. mailan, soilik euskeraz eskeintzen da.

 

Eredu aldaketa

Orohar, DBH osoa hizkuntza eredu berdinean ikasten da. Dena den, eredua aldatzeko aukera egon badago, beti ere ikasturte batetik bestera egiten den aldaketa.
​​​​​​​Horretarako, familiaren batek eredu aldaketa eskatu nahi badu, apirila inguruan egin beharko du ikastetxeko administrazio bulegoan, horretarako propio dagoen inprimakia betez.​​​​​​​
​​​​​​​Zuzendaritzak eskaerak aztertuko ondoren erabakiko du aldaketa baimentzen den ala ez.
​​​​​​​

Hautazko ikasgaiak

DBHko maila arrunt guztietan, derrigorrezko ikasgaiez gain, badira beste ikasgai batzuk ere, eta, horien artean, ikasleek beren gustuen edo beharren arabera aukeratu ahal izango dituzte.
Eskainitako ikasgai jakin bat irakatsi ahal izanen da baldin eta eskaria nahikoa bada talde bat sortzeko.
 

​​​​​​​A eta A-plur hizkuntza ereduetako ikasleak

Eredu hauetan ikasten ari diren ikasleak ezin dute hautazko ikasgairik aukeratu, haren ordez Euskal Hizkuntzaren ikasgaiarekin daudelako.
Salbuespen gisa, 4. mailan, ibilbide hautazko ikasgai bat aukeratu behar dute.
 

Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa

Ikasle guztientzako derrigorrezkoa den Ingelesa atzerriko hizkuntzaz gain; D, G eta G-plur hizkuntza ereduetan dauden ikasleek atzerriko bigarren hizkuntza bat aukeratu dezakete hautazko ikasgai bezala. Gure kasuan bigarren hizkuntza hori Frantsesa da.
​​​​​​​Frantsesa ikasteko erabakia DBHko 1. mailan hartzen da eta horrela egiten duenak DBHko maila guztietan ikasgaiarekin jarraitzeko konpromezua hartzen du.
​​​​​​​Hala ere, legeak aukera ematen du oso kasu berezietan soilik, ikasgaia uzteko eskaera aurkeztea. Norbaitek Frantsesa utzi nahi badu, apirila inguruan egin beharko du ikastetxeko administrazio bulegoan, horretarako propio dagoen inprimakia betez.​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

Bakoitzaren egoera aztertuko da eta bidezko balitz Zuzendaritzak baimenduko luke eskaria.​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

Erlijioko ikasgaia

Ikasturtea hasi aurretik, ikasketa eta ikasmaila guztietan, familiek erabaki behar dute Erlijio Katolikoa nahi duten ala ez ikasgai bezala.
​​​​​​​Erlijioa nahi ez dutenek Hezkuntza Arreta izanen dute haren ordez.​​​​


 

Ikasturte berri baten aurrean, familiaren batek Erlijioaren eta Hezkuntza Arretaren ikasgaien artean aldatu nahi badu, ekaineko lehen astean egin beharko du ikastetxeko administrazio bulegoan, horretarako propio dagoen inprimakia betez.​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

4.DBH: ibilbideak eta matematikak

Matematikak

Badira matematikako bi ikasgai ezberdin bere zailtasunaren arabera:

  • Matematikak A: errezagoak dira eta bereziki Lanbide Heziketara bideratuak daude.
  • Matematikak B: zailagoak dira eta bereziki Batxilergora bideratuak daude.

Hautatzen den ibilbidearen arabera, matematika mota bat edo bestea ikasiko ditu. Bada ibilbideren bat ere, zeinean ikasleak berak aukeratzen ahal du.

Ibilbideak

Ikastetxeak 3 ibilbide eskeintzen ditu hizkuntza eredu bakoitzean.

Edozein ibilbidea eginda ere DBH amaitu ostean Batxilergoan edo Erdi Mailako Lanbide Heziketan jarraitzeko aukera badira ere, ibilbide batzuk Batxilergoan jarraitzeko pentsatuak dira (ikasketa akademikoak) eta beste batzuk Lanbide Heziketan jarraitzeko (ikasketa aplikatuak).

Hizkuntza eredu guztietan, ibilbide bakoitzan 3 ikasgai derrigorrezkoak daude, eta gero...

  • G eta G-plur ereduetan beste bi ikasgai aukeratu behar dira, bat ibilbideko hautazko ikasgaia eta bestea hautazko ikasgai librea.
  • A eta A-plur ereduetan beste ikasgai bat aukeragu behar da, ibilbideko hautazkoa.
  • D ereduan beste bi ikasgai aukeratu behar dira.

Hauexek dira ibilbide bakoitzaren ikasgai propioak:

Ibilbide Zientifikoa

Hizkuntza eredu guztietan eskeintzen da.

Derrigorrezkoak: Biologia eta Geologia / Fisika eta Kimika / Matematikak B.

Ibilbide Humanistikoa

D ereduan ez da eskeintzen.

Ibilbide honetan bi matematika ezberdinen artean aukeratu behar da.

Derrigorrezkoak: Latinera / Ekonomia eta Ekintzailetza / Matematikak A edo B.

Ibilbide Artistikoa

Soilik D ereduan eskeintzen da.

Ibilbide honetan bi matematika ezberdinen artean aukeratu behar da.

Derrigorrezkoak: Musika / Ekonomia eta Ekintzailetza / Matematikak A edo B.

Ibilbide Aplikatua

Hizkuntza eredu guztietan eskeintzen da.

Derrigorrezkoak: Digitalizazioa / Teknologia / Matematikak A