EDUCA - Google - IESO Berriozar - Ikasnova
EDUCA - Google - IESO Berriozar
EDUCA ataria
EDUCA Hezkuntza Departamentuak eskola-informazioa kudeatzeko baliatzen duen sistema informatikoa da. Kudeaketa, administrazioa eta hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten kideen arteko komunikazioa errazteko balio du: irakasleak, familiak, ikasleak, ikastetxea eta Hezkuntza Departamentuko unitate teknikoak.
EDUCA Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta Musika Eskola eta Kontserbatorioetan ezarrita dago, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan ere ezartzen hasi da.
EDUCA familia eta ikasleentzat
-
Familientzat baliogarria da ikastetxe bakarrean edo ezberdinetan aldi berean eskolaturik izan ditzaketen bere seme-alaben bizitza akademikoaren berri izateko (kalifikazioak, bertaratzeak, gorabeherak...).
-
Ikasleentzat baliogarria da kalifikazioak begiratzeko, Hizkuntz Eskola Ofizialean izena emateko, etab.
Baliogarria da ere onarpen prozesu ezberdinetarako, gaur egun modu telematikoan egiten direnak.
Hezkuntzako Google tresnak eta Gmail kontua ikasleentzat

Google Apps + Gmail
Eskura daudenen artean: Gmail, Drive, Egutegia, Dokumentuak, Kalkulu orriak, Aurkezpenak, Galdetegia, Jamboard, Sites, Meet, Chat, Keep, Egitekoak, Classroom.
Ezinbestekoa da hezkuntzako Gmail kontu bat izatea tresna hauek erabili ahal izateko.

Hezkuntzako Gmail kontua
Hezkuntzako Gmail kontua
Ikasle guztiek Gmail kontu korporatibo bat dute (xxxxx@educacion.navarra.es motakoa) eta horri esker Hezkuntza Departamentuak uzten dien Chromebookak eta hainbat Google tresna ere erabiltzen ahal dituzte