Google aplikazioak

Ezaugarriak

Google tresnak asko hezkuntzan erabiltzeko diseinatu dira , baina beste batzuk ez. Kontuan hartu behar dugu hori, erabilera-arauak ezberdinak baitira erabiltzaileen arabera (murrizketak izan daitezke).

GSuite for Education paketeak honako tresna hauek ditu:​​​​​​

  • Gmail
  • Drive
  • Calendar
  • Dokumentuak
  • Kalkulu-orriak
  • Aurkezpenak
  • Inprimakiak
  • Jamboard
  • Sites
  • Meet
  • Chat
  • Keep
  • Egitekoak
  • Classroom

Tresna horiek guztiak segurtasunez erabil ditzakegu eskolan, baina beti Google for Education posta-kontu batekin; gure kasuan, @educacion.navarra.es domeinuko kontu batekin.

Pakete honetan ez daude ikastetxeetan sarri erabiltzen diren tresna batzuk: Maps, YouTube, Earth, Blogger... Horiek ere erabil ditzakegu, baina litekeena da erabilera-arauak aldatzea etorkizunean, egun batetik bestera, eta hortik aurrera erabiltzerik ez izatea. Hori ezin da gertatu GSuite tresnekin. 

Gomendatzen dugu oinarrizko pakete hori erabiltzea, eta beste Google tresna batzuk erabiliz gero, azaldu berri dugunaren jakitun izatea.

GSuiteko kontuak erabilgarri egonen dira indarrean dagoen matrikula bat izaten den bitartean. Behin 15 hilabete igarotzen badira matrikularik gabe kontua desaktibatuko da. Kortesiazko hilabete hauek ematen dira argazkiak, artxiboak, dokumentuak, mezu elektronikoak, etabarrekoak gordetzeko beste nonbaitera mugitzeko interesdunaren aukeran.

Gmaileko beste kontu batera edukia mugitzeko, Chrome nabigatzailearen goiko eskuin izkinean dagoen zure profileko ikonoan sakatu ostean, zure Google-eko kontua kudeatu esteka jarraitu behar da. Bertan aukeratu zure edukia mugitu.

Erabilera nagusiak

GSuite tresna guztiek lankidetza ahalbidetzen dute, modu sinkronoan zein asinkronoan, guk erabakitakoaren arabera.

Haiei esker, ikasleen lanari eta ikasprozesuari hurbiletik jarrai diezaiekete irakasleek. 

Askotariko tresnak daude: aurkezpenak eta web-orriak sortzeko, posta elektronikoa kudeatzeko, fitxategiak antolatzeko, bideokonferentziak egiteko, gela birtuala eratzeko.

Deskargatu

Gure ikastetxeetan hezkuntzarako lizentzia duten chromebookak erabiltzen ditugu, eta GSuite for Education lizentzia dute instalaturik; horregatik, segituan has gaitezke lanean tresna horiekin. Besterik gabe, apalategira (chromebooken menu-barrara) edo behealdeko ezkerreko izkinara jo behar dugu, eta aplikazio-menuan klik egin.

Chrome nabigatzailea erabiltzen badugu eta gure @educacion.navarra.es kontuarekin hasten badugu saioa; tresna guztiak izanen ditugu eskura, goialdeko eskuineko izkinan dauden puntutxoetan klik eginez.  

     ​​​​​​​

Erregistratu

Unibertsitateaz kanpoko mailako sare publikoan, irakasle eta ikasle guztiok GSuite for Education kontua dugu gure @educacion.navarra.es domeinuan.

Ikasleen kasuan, ikastetxe bakoitzeko Educako kudeatzaileek aktibatzen dituzte kontuak, ikastetxeak horiek erabiltzea erabakitzen duenean.