Bizikidetza Arauak - IESO Berriozar - Ikasnova
Bizikidetza Arauak - IESO Berriozar
Bizikidetza Arauak
Gelak garbirik eta ordenaturik mantendu behar dira, horrek lan-giro egokia errazten baitu. Horregatik, dagokion gelan jarduera amaitzen den bakoitzean materiala ordenatu eta jasoko da, eta mahaiak, aulkiak eta abar ordenaturik utziko dira. Irakaslea izanen da azken arduraduna.
Motxilak, poltsak eta berokiak, ordenaturik utziko dira gelan, horretarako propio prestaturiko tokietan.
Norberaren materialak, Ikastetxearen amankomuneko materialak eta gainerako gelakideen materialak errespatutuko dira. Neurriak hartuko dira sor daitezkeen kalteen erantzuleek eragindako kalteak konpentsatu ditzaten: zerbait hausten duenak, behar bezala ez erabiltzeagatik, ordaindu egin beharko du.
Hamaiketakoaren bilgarriak, paperak eta hondakin-poltsak paperontzi edo zakarrontzi egokietan utzi behar dira beti.
Ikastetxe barneko joan-etorriak modu ordenatuan eta errespetuz egin behar dira. Irakasleek, portaera egokia dela bermatuko dute.
Ikasle eta irakasle oro dagozkien geletan puntualki egonen dira. Ikasle orok, irakaslearen zain gelan egon behar dute dagozkien materialekin, klaseak hasteko prest. Inolaz ere, ikasleek ordenagailua edo proiektorea erabiliko dituzte irakasleen baimekin gabe.
Klaseen artean ezin da korridoreetan egon. Hurrengo irakasleari gela barruan itxaron behar zaio.
Ikasleren batek klasera berandu iristen bada justifikaturiko arrazoirik gabe, dagokion atzerapena adieraziko zaio. Atzerapena 10 minutu baino gehiagokoa bada, falta bata adierazioko zaio. Kasu bietan ikaslea gelan sartuko da.
Ikasleek, komunak jostaldian zehar erabiltzeari ohitu behar dute.
Ikastetxetik irteteko eskola-ordutegian zehar, jostaldiak barne, familiaren justifikante bat eman behar zaio dagokion irakasleari edo tutoreari.
Edozein hutsegite edo atzerapen, 72 orduko epe barruan tutoreari emanen dioten idazki baten bidez justifikatu behar dute gurasoek.
Ikastetxeak antolaturiko egun bat baino gutxiagoko iraupena duten txango oro, hezkuntza-jarduerak dira eta beraz, derrigorrezkoak. Horregatik hutsegiteak justifikatu behar dira.
Zuzendaritza Taldeak, inplikaturiko tutore eta irakasleekin bat eginik, ikasturtean zehar antolatzen diren osagarrizko eta eskolaz kanpoko jardueretan ikasleren bat parte ez hartzeko erabakia hartu dezake.
Legeak ezartzen duenez, debekaturik dago Ikastetxean erretzea. Halaber, ikasleek debekaturik dute tabakoa edo adingabeei baimendu gabeko bestelako sustantziarik ekartzea.
Ezin da geletan edan ezta otartekorik, txiklerik zein bestelako litxarreriarik jan ere
Ez zaizkio inori fotokopia pertsonalik eginen, haren kostua ordaintzen ez bada.
Ezin zaie ikasleei inolako botikarik eman. Ikasleren batek botikaren bat hartu behar badu eskola-orduetan, familiak emaniko dagokion justifikantea aurkeztu beharko du.
Ikasleren bat gaixotuko balitz eskola-ordutegian zehar, ezinen da etxera joan bere familiaren baimenarik gabe.
Debekaturik dago objektu arriskutsuak edota desegokiak Ikastetxera ekartzea. Halaber, Eskola Batzordearen hitzarmena medio, debekaturik dago mugikorrak edota soinu zein irudi grabagailuak, hala nola bestelako antzeko gailu elektronikoak ere ekartzea.
Ekipoak, materialak, arropak edo gailuak desegoki eraman edo erabiltzeagatik ezarriko diren hezkuntza-neurriez gain, ikasleei eskatu ahalko zaie dagokiona berehala ematea Ikastetxearen esku gera dadin, bai klaseak bukatzen diren arte, bai ikaslearen gurasoek, ordezkari legalak edo ikasleak berak berreskuratzen duen arte, Ikastetxearen Bizikidetza Araudian ezarritakoaren arabera.
Hauexek dira objektu arriskutsuak: kuterrak, labanak, txantxetarako gauzak eta bizikidetzan zein hezkuntza-jardueran aztoramenduak sor ditzaketen beste edozer gauzak. Ikasleren batek hauetako objekturik bat duelako susmorik izatekotan, irakasleak ikasleari hura erakustea eskatuko dio, eta susmoa baieztatzekotan, antolakuntza eta funtzionamendu arauak ("Arropa eta materialak" ataleko 5. puntuan) ezartzen duenaren arabera jokatuko da.
Ikastetxeak ez du, inolaz ere, ikastetxera ekartzea debekaturik dagoen edozein objektuaren balizko galtzearen, desagertzearen edo lapurretaren ardura hartuko.
Ikasleak, garbitasun egoera egokietan joanen dira Ikastetxera. Irakasleek garbitasun-akatsak somatuz gero, kargu hartuko diote ikasleari, eta hauek errepikatuko balira, etxera bidali ahalko zaio zuzendu ditzan eta Ikastetxera ahalik eta laisterren berriz itzul dadin.
Ikasleak, bere hezkuntza-jarduerarako arropa egokiarekin joanen dira ikastetxera. Ezin dira eraman ikastetxe barruan ez kapelarik, ez txanorik, ez eguzkiko betaurrekorik, ez eta ikaslea nor den jakitea galarazten duen edozein objekturik ere.
Hauexek dira baimentzen ez diren arropak:
- Ikaslea nor den jakitea galarazten dutenak.
- Jarduerak egoki egiten uzten ez dutenak.
- Pertsonen duintasunaren kontrako leloren bat daramatenak.
- Bizikidetzarako Aurkako Jokabideren bat egitera bultzatuko duen leloren bat daramatenak.
Ikastetxeko edozein irakaslek esandakoari kasu eginen diogu, berdin klaserik ematen ez badigu ere, hala nola Ikastetxearen jardueretan lanean diardutenek edo parte hartzen ari direnek esandakoari ere.