Sarean euskaraz

2024/11/15

Urriaren 14an DBH 3. eta 4. DK taldeko ikasleak Sarean Euskaraz Programan parte hartu zuten. Euskarazko kultura digitala sustatzea eta ezagutaraztea da Nafarroako Gobernuak, Euskarabidea – Euskararen Nafar Institutuaren bitartez, bultzatutako Sarean euskaraz programaren helburu nagusia. Horrekin batera, hauek ere badira ekimen honen xedeak: softwareen euskaratzea bultzatzea eta horiek instalatzeko nahiz erabiltzeko ohitura sustatzea, baita euskarazko IKTen sektorea ikusgarri egitea eta balioestea ere.

Gazteak, euskara eta teknologia berriak dira Sarean euskaraz egitasmoaren ardatzak. Pandemiak oso epe motzean teknologia berrien garrantzia eta digitalizazio prozesuak areagotu ditu. Horregatik, are premia handiagoa dago sustatzeko gazteen formakuntza teknologikoa eta euskararen erabilpena IKTetan.

 
 

Lehenik eta behin "Pribatutasuna Sarean" (Maider Likona, Gipuzkoako Software Askea) eta "Harremanak 3.0: like bat eman" (Ane Ortiz, Emaize Sexologia Zentroa) hitzaldiak entzuteko aukera izan zuten. Biek ala biek IKTen erabilera egokia egitearen garrantziaz ohartarazi eta horretarako jarraibideak azalduko zituzten. Izan ere, IKTek gero eta presentzia handiagoa dute herritarren egunerokoan, baita esparru pribatu eta intimoenetan ere.


 

Ondoren, Egunean Behin jokoan ikasleek haien jakintzak aktibatzeko aukera izan zuten aplikazioaren sortzaileen eskutik. Hortaz gain, Berbaxerka eta bestelako jolas digitalak ezagutzeko tartea izan zuten.

   
​​​​​​​

Azkenik, tailer praktikoetan parte hartu zuten, besteak beste: Musika sortzeko, nahasteko eta zabaltzeko aplikazioak (Dj Makala), Bideomappinga: errealitatea areagotu proiekzioak objektuen geometriara doituz (Elurmaluta), App Inventor: Android mugikorretarako aplikazioak sortzeko zerbitzua (Talaios), Errealitate birtualerako hurbilpena (Protomakers), Gamer gela: bideo-jokoen kontsumoaren inguruko gogoeta egingo da eta euskarazko bideo-jokoak probatuko dira (Game Erauntsia), Arduino – Robotika: elektronika interaktiboaren munduan hasteko (Protomakers), 3D inprimagailuak: objektuak diseinatu eta modelatu (Protomakers) eta Argazkilaritza smartphonearekin, Instagram baino gehiago (Oier Fuentes).

Ikasleek programa osoaz gozatzeaz gain, Euskarazko Kultura Digitala hobe ezagutzea lortu genuen, sarean ere euskaraz aritu gaitezkeela barneratuz.