Musikariak ikastetxean

2023/01/23

Pasa den abenduaren 20an eta urtarrilaren 13an bi musikariren bisita jaso genuen. Jon Basaguren eta Zuriñe Hidalgo etorri ziren gurera hurrenez hurren. D ereduko DBH3-ko ikasleekin eginiko saioan eurek musikarekin duten harremanari buruz, musikan izandako hastapenei buruz, egindako ibilbideari buruz aritu zitzaizkien. Ikasleei sortu zitzaizkien galderei ere erantzun zieten.