Museo Oteiza - IESO Berriozar - Ikasnova
Museo Oteiza - IESO Berriozar
Oteiza museoa
2025/11/11
Azaroaren 6an, osteguna, DBH 3. eta 4. mailako DK taldeko ikasleak Altzuzara egin zuten irteera, bertan kokatuta dagoen Oteiza museoa bisitatu ahal izan zuten ordu bateko bisita gidatuan.

Oteiza Museoa espazio monografiko bat da, eskultore eta artista integral estimatu eta aintzatetsi haren bilduma pertsonala jasotzen duena. Oteizaren (Orio, 1908 – Donostia, 2003) bilduma horrek 1.690 eskultura eta Klarion Laborategian sartutako lan esperimentaleko 2.000 pieza ditu, marrazki eta collage sorta zabal batekin batera.

Oteiza Museoa Francisco Javier Sáenz de Oiza arkitektoaren obra bat da; honek hormigoi gorrixkaz eginiko kubo handi bat proiektatu du, espazio oteitzarraren metafora baten antzera, Jorge Oteizak 1975az geroztik izan zuen etxebizitza ere bertan bilduz.

Bisitan zehar, artistaren ibilbide artistikoa ezagutu genuen, Arantzazuko frisoaren historia, Oteizak hutsunearen inguruan zuen teoria, bere tailerra...
Benetan interesgarria izan zen esperientzia. Orain, ikasgelara itzulita, ikasleek bi proiektu garatu beharko dituzte landutako artistaren inguruan.
