Matematikaren eguna 2025

2025/05/21

Matematikaren Eguna ospatu dugu Argazki Erakusketarekin

Joan den maiatzaren 12an, gure institutua Matematikaren Egunaren ospakizunarekin bat egin zuen jarduera berezi batekin: argazki erakusketa matematikoa, Matematikako departamentuak antolatua.


​​​​​​​

Ekimen honen helburu nagusia matematikak hezkuntza-komunitatera modu sortzaile eta bisualean hurbiltzea izan da, eta erakustea matematikak gure eguneroko ingurunean, naturan, arkitekturan eta baita artean ere presente daudela. Argazkietan simetriak, proportzioak, fraktalak, figura geometrikoak, ereduak eta egiturak ikusi ahal izan ziren.