Landare bat jazartzea

2023/06/16

Ze eragin positibo eta negatibo dute mezuek zurengan?

Premisa horrekin eta jendaurrean hitz egiteko helburuarekin, 3. DK-Dko ikasleek esperimentu bat egin dute, IKEAk egindakoaren antzan.

 
​​​​​​​ 

Horretarako, eta klasean ikusten ari ziren gaiarekin lotuta (izaki bizidunen bizi-funtzioak), galdera bat sortu genuen: ea landareek inguruko soinu estimuluei erantzuten dieten, eta ea desberdintasunik dagoen erantzunean, estimulua atsegina edo oldarkorra den.

Hortik sortzen da esperimentuaren ideia: bi landare berdin jartzea, baldintza berberekin, bata entzumen-estimulu positiboak jasoz eta bestea estimulu negatiboak jasoz.

Horretarako, 3. DK-Dko ikasleek proiektuaren aurkezpena euskaraz eta gaztelaniaz prestatu zuten, hainbat ikasgelatatik igaroz proiektua azalduz eta mezuen grabaziorako laguntza eskatuz.

​​​​​​​   
 

Era berean, landareen esperimentuko beira-arrasaren egituran lan egin zuten, 20-30 egunez egingo da, eta denbora horretan 24 orduz erreproduzituko dira grabatutako mezuak, beira-arasaren barruan sartutako bozgorailu baten bidez.


Hall nagusian ikus ditzakezue eta kurtsoa amaitu baino lehen emaitzak egiaztatuko ditugu.