Jurgi Ekiza. Musikariak ikastetxeetan

2026/01/19

Abenduaren 17an, DBH 2. mailako ikasleek aukera izan zuten, Musikariak Ikastetxeetan programari esker, Jurgi Ekiza musikaria ezagutzeko eta bere musikaz gozatzeko.


Saio atsegina izan zen, eta artistak bere ibilbide musikalaz hitz egiteaz gain, euskararekin izan duen bizipena helarazi zien ikasleei. Bere esperientzia pertsonaletik abiatuta, ikasleek ulertu zuten inoiz ez dela berandu euskararen ikaskuntzari heltzeko.