Irakurketa epizentroak - IESO Berriozar - Ikasnova
Irakurketa epizentroak - IESO Berriozar
Irakurketa epizentroak
2026/06/12
Iragan ekainaren 5ean, ostiralarekin, IES Plaza de la Cruz ikastetxean Irakurketa Epizentroak proiektuaren azken ekitaldia ospatu zen.
Ezagutzen ez dutenentzat, Epizentroak proiektua Nafarroako Liburutegien eta Hezkuntza Departamentuaren eskutik dator, eta nerabeen irakurketa-klubak sortzean datza, hala euskeraz nola gaztelaniaz. Informazio gehiago estekan: ZER DA EPIZENTROAK.
Berriozar DBHIko 4. DBHko hiru ikaslek parte hartu dute aurten aipaturiko proiektuan. Txantreako liburutegiko irakurketa-klubeko bilkuretara joateaz gain, Epizentroak ekitaldian aktiboki parte hartu zuten.
4Ako Mary eta 4Bko María izan genituen ekitaldiaren aurkezle arin eta atsegin, eta bitartean, 4Bko Angelynek artelan bat margotzen aritu zen ospakizunean zehar.
Hainbat emanaldi kutun ikusi izan genituen, beti ere gazteen aldetik, eta, nola ez, irakurle gazteek erabakitzen duten "Irakurketa Epizentroak Saria"ren banaketa ere. Aurtengo liburu hoberena bezala, Daniel Blancoren “El tiempo de la verdad” eleberri distopikoa aukeratu dute.
Hortaz gain, irakurritako beste liburu baten sortzailea ere ekitaldian egon zen: Agustín Ferrer, “Plan de huida” komikiaren egilea. Irakurketa oso gomendagarriak, bestela, galde diezaietela Angelyn, Mary edo Maríari.
Ekitaldiak kasik bi ordu irau ba zituen ere, ez zen luze egin, alderantziz. Gauza asko ospatu ziren eta denak onak, baina, guztiaren gainetik, IRAKURTZEAREN PLAZERA ospatu zen.
