Mujeres que inspiran - IESO Berriozar - Ikasnova
Mujeres que inspiran - IESO Berriozar
Inspiratzen duten emakumeak
2025/04/15
Berriozarko Institutuak ikasgelen izenak aldatu ditu, hainbat arlotako emakume garrantzitsuak omentzeko. Orain, ikasgela bakoitzak emakume nabarmen baten izena darama.
Ate bakoitzean, kartelak jarri ditugu gaztelaniaz eta euskaraz, emakume hori nor zen eta zergatik den garrantzitsua jakinarazteko. Horrela, klasean sartzen zarenean, gauza harrigarriak egin dituzten zientzialariak, artistak, kirolariak eta beste emakume asko ezagutu ahal izango dituzu.
Jarraian eraskusten dizuegu adibide batzuk. Eta aurrerago, esteka bat aurkituko duzue
Os mostramos a continuación algunos ejemplos. Eta aurrerago, inspirazio iturri izan ditugun emakume guztien fitxak ikusteko esteka bat aurkituko duzue.
2A - Emma Watson
3DC - Joanna Artieda
3C - Frida Kahlo
4E - Edurne Pasaban
Garrantzitsua da emakumeek historian zehar egin dutena jakitea, etorkizunerako inspirazio-iturri izan daitezen.
Izenak aukeratzeko, lanbide eta leku desberdinetako emakumeez pentsatu zen. Orain, institututik joatean, Frida Kahlo, Edurne Pasaban, Maite Oroz, Carolina Marín eta beste izen batzuk ikusiko dituzu. Ikasgela bakoitzak materiari buruzko zerbait erakutsiko dizu, baita emakume interesgarri baten istorioa ere.
Hemen ikusgai guzti horien fitxak
Berriozarko Institutuak espero du ideia hori baliagarria izatea beste ikastetxe batzuek ere emakumeen lana gogoratzeko eta egiten dutena baloratzen ikasteko.