Aprendizaje y servicios solidarios - IESO Berriozar - Ikasnova
Aprendizaje y servicios solidarios - IESO Berriozar
Ikaskuntza eta zerbitzu solidarioak
2026/06/03
Iragan maiatzaren 25ean, gure ikastetxeko zenbait ikaslek Nafarroako Gazteriaren Institutuak antolatutako Ikaskuntza eta Zerbitzu Solidarioko proiektuen diseinu-lehiaketa aurkezteko eta ospatzeko ekitaldian parte hartzeko aukera izan zuten.
Aurtego edizioan, SEI elkarteak gauzatutako proiektuak lehen saria jaso zuen irabazi asmorik gabeko erakundeen edo elkarteen atalean..
Jardunaldia Civivox Pompelon ospatu zen, eta ikaskuntza, parte-hartzea eta komunitateari zerbitzua uztartzen dituzten ekimenekin konprometituak diren hainbat erakunde, ikastetxe eta elkarte bildu ziren.
