Gure irakasle bat, literatur lehiaketa baten irabazle

2024/02/26

Gure ikastetxeko irakasle batek Iruñeko Udalak antolatu duen egile berriendako euskarazko XXXIII. literatur lehiaketa irabazi du.

Ingelerako mintegikide den Íñigo Satrustegi Andrés irabazle izan da  narrazio laburren kategorian “Oheak gordetzen duena” lanarekin.


​​​​​​​

Narrazio labur gisa aurkeztutako 9 idazlanen artean, epaimahaiak “Oheak gordetzen duena” aukeratu zuen lehen sarirako. Lan horretan, heldutasunez jorratzen ditu egileak familia baten bizipenak, sekretuak, ezkutuko gatazkak eta miseriak.

Gainera, aipamen berezia lortu zuen poesiaren kategorian, “Ebakidura ariketak” lanarengatik.

 
 

Lan hauek, Iruñeko Udalaren “Egile Berriak” bilduman argitaratuko dira, saritutako gainerako lanekin batera.

Kondestablearen jauregian egin da otsailak 22an sari banaketa. Joseba Asiron Iruñeko alkateak, Maider Beloki Kulturako, Jaietako, Hezkuntzako eta Kiroleko zinegotzi ordezkariak eta Iñigo Gomez Alorreko zuzendariak banatu dituzte sariak eta akzesita bi kategorietara aurkeztutako lan onenen artean.


 

Epaimahaia abenduan bildu zen eta Castillo Suarez Garcia filologo, idazle eta euskaltzainak eta Beatriz Chivite Ezkieta eta Nerea Balda Sanjuan filologo eta idazleek osatu zuten. Epaimahaiburua Clara García-Valiño Abós izan zen, orduko Kulturako zinegotzi ordezkaria.