Eskola lehiaketa “Aniztasuna aberastasun” 2025

2025/06/13

Aniztasuna aberastasun: Liburutegia

Liburutegia aniztasunez betetako gunea da, eta Institutuko hiru ikasle taldek erakutsi dute "Aniztasuna aberastasun" lehiaketaren zortzigarren edizioan parte hartuz.

D ereduko hainbat ikasle taldek liburutegiaren gaiari buruzko bideoak sortu zituzten, espazio horrek, gizarteak bezala, ahots, istorio eta ikuspegi ugari dituela islatuz: batetik  2. mailan “Matematika Sakontzen” ikasgaia egiten dutenek, bestetik 3E eta KBU taldekoek, eta azkenik 4. mailan “Matematikak B” ikasgaia duten ikasleek.

Matematika sakontzen (2E eta 2F)

 

3E eta KBU

 

Matematika B (4E eta 4F)

 

D ereduko 4. mailako bideoa saritua izan zen bere originaltasunagatik. Bideoak liburutegia, gizartea bezalan, elementu bakoitzak bere funtzioa, balioa eta lekua duen espazioa dela, nahiz eta desberdintasunak egon erakusten zuen.


 

Saria Baluarten egindako zeremonia hunkigarri batean banatu zen, eta ikasleek esperientzia paregabea irabazi zuten Baztan Abenturan, ferrata, tirolina eta kanoi-jaitsiera bezalako jarduerez gozatuz.


 

Lorpen horrek, ikasleen sormena ez ezik, aniztasuna aberastasuna dela bizitzako alderdi guztietan , baita ohikoenetan ere, liburutegi batean bezala, dioen mezua transmititzeko gaitasuna ere ospatu zuen.​​​​​