Eskola lehiaketa “Aniztasuna Aberastasun” 2024

2024/04/18

"Aniztasuna Aberastasun"  deituriko VII. Eskola Lehiaketa izan da aurten, eta landu beharreko gaia "Ispiluak" izan da.

Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, lehiaketa hay antolatzen du 2018.urtetik. Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, eta Lanbide Heziketako ikasleak aniztasunaren inguruko hausnarketa egitera animatu eta ezberdina errespetatuko duen gizarte bat eraikitzeko lanetan, begirada inklusibo eta baikorrak landuko dituen lehiaketa bat sortu nahi izan zuen. Balioan jarri nahi ditu bizikidetza aberasten duen gizarte anitz bateko hiritar izateak eskaintzen dituen aukerak.

Ikastetxeko hainbat gelek parte hartu dute, eta irabazle suertatu dira 4E, 4F eta 4DK geletako ikasleak, Matematika B ikasgaian landuta.

Hurrengo bideoari esker lortu zuten irabaztea:

 

Zorionak talde!