Denok migratzaileak gara - IESO Berriozar - Ikasnova
Denok migratzaileak gara - IESO Berriozar
Denok migratzaileak gara
2025/06/19
Memoria Historikoaren proiektutik, aurten "Denok migratzaileak gara" izeneko mikrokontakizunen lehiaketa proposatu zaie ikastetxeko ikasleei.
Inspirazio gisa, ikastetxeko harreran mural bat jarri zen, migrazio-mugimenduen aniztasuna erakusten zuten atzoko eta gaurko argazkiekin, eta gogoeta gisa, gure gizartean oso txertatuta dauden "fake news"-ak gezurtatzen zituzten testu eta grafika batzuk.
Jaso ziren lan guztien artean, bi kontakizun saritu ziren ziklo bakoitzeko:
Lehenengo zikloan sarituak
- 1. saria: Diego Álex Flores Ortiz, 2C taldekoa, “La aventura de mi padre” lanarengatik.
- 2. Saria: Maialen Apestegui Marticorena, 2E taldekoa, “Mil planetas en uno” lanarengatik.
Bigarren zikloan sarituak
- 1. saria: Manar Arrab, DK taldekoa, “Bi etxe” lanarengatik.
- 2. saria: Asier Etayo Delgado, 3F taldekoa, “Itsaso zeharkatzaileak” lanarengatik.
Aurkeztu diren hainbat kontakizunak irakurri eta grabatu dira audio batean. Esteka honetan entzungai duzu.
Ekimen honetan ikasleen inplikazioa eta parte-hartzea eskertzen dugu, eta bereziki Radio Patioko kolaboratzaileei beraien ahotsak emateagatik kontakizunak grabatzeko orduan.
Lan bikaina!!!