DBHko 4. mailako ikasleak Berriozarko Azokan

2024/06/07

4. DBHko ikasleek kooperatiba batzuk sortu ditugu Europako Gazte Enpresa programaren barruan. Helburua enpresa bat sortzeko behar diren urrats guztiak ezagutzea da, izena asmatzetik hasi eta salgai dauden artikuluen katalogoa sortu arte.

Programa berean dagoen Asturiaseko institutu bat esleitu digute, eta produktuak trukatu egin ditugu saltzeko.

Ekainaren 1ean eta 8an, larunbatetan, Berriozarko azokan izango gara. Pasatu eta produkturen bat erosi nahi baduzue, ongi etorriak izango zarete.

Lortzen diren etekin posibleak kausa sozialen bati emango dizkiogu.