Berriozar zaintza ardatz

2026/10/27

Herria eta ingurua zaintzearen garrantziaz sentsibilizatu eta kontzientziatzeko ekimena

Berriozarko Udaleko Berdintasun Arloak, Berriozar zaintza ardatz programaren esparruan eta Udaleko Garbiketa Arloak proposatuta, gazteentzako komunikazio ekimen bat bultzatu du, herria eta ingurua zaintzearen garrantziaz sentsibilizatu eta kontzientziatzeko.

Proiektu hau diseinatu eta garatzeko diziplina anitzeko talde eragile bat eratu da, hainbat arlo eta erakundetako ordezkariz osatua: Gazteria (Xabi), Emausko Trapuketariak (Amaia), Garbitasuna (Raul), Usalanda (Raquel), Berdintasuna (Andrea eta Amaia) eta Kultur Aniztasuna (Josu). Talde honek Ezekiel, Marisa eta Jose Luisek osatutako talde profesionalarekin batera lan egin du, eta emaitza bideo nagusi bat eta ikus-entzunezko pilula batzuk izan dira.