Amelie. Ipuin kontalaria - IESO Berriozar - Ikasnova
Amelie. Ipuin kontalaria - IESO Berriozar
Amelie. Ipuin kontalaria
2026/03/02
Pasa den urtarrilaren 27an, D ereduko DBH 1.mailako ikasleek, FIRA programari esker, AMELIE ipuin-kontalaria ezagutzeko aukera izan zuten.
Oso saio atsegina izan zen, Ameliek ikasle garaiko anekdotak kontatu zizkien ikasleei oso modu dibertigarrian eta hainbatetan barrez lehertu egin ziren. Ederki pasatzeaz gain, Baztango euskalkia aditzeko aukera izan zuten.
