24. Korrika (2026) - IESO Berriozar - Ikasnova
24. Korrika (2026) - IESO Berriozar
24. Korrika (2026)
2026/03/27
Aurreko ostiralean, martxoak 20, Korrika Txikia ospatu genuen Berriozarko kaleetan. Bi urtean behin ospatzen da Euskararen aldeko festa hau, eta institutuko D ereduko eta A ereduko Euskara ikasleek parte hartu zuten. Gure ikastetxeko ikasleez gain, Urtxintxa Haur Eskolako haurrek, Mendialdeako Lehen Hezkuntzako ikasleek, Adineko Zentroko erabiltzaileek eta Berriozarko beste hainbat eragilek parte hartu zuten. Ekintza Mendialdea Ikastetxeko patioan amaitu genuen Euskararen aldeko aldarrikapena jasotzen zuen mezua irakurrita.
Berriozarren ere, EUSKARA GARA!
