“Har ezazu liburu bat”. Apirilak 23, liburuaren eguna

2024/05/15

Institutuko Liburutegia berritzearen testuinguruan, Ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren lantaldeak Liburuaren Eguna ospatu zuen, Berriozar DBHIko liburutegiaren parte izateari utziko dioten liburuei bigarren bizitza bat ematea ahalbidetzen duen ekintza batekin.

"Har ezazu liburu bat" txokoa eraikinaren sarrera nagusian dago, eta bertatik igarotzen dena gelditu eta liburuak gainetik irakurtzera gonbidatzen duten bankuak ditu. Intereskoa duzun libururen bat ikusiz gero, hartu besterik ez duzu egin behar. Doan da eta, keinu horrekin, bizitza berri bat ematen ari diozu.


Halaber, 4. DKko (Dibersifikazio Kurrikularra) mailako ikasleek dekoratu bat egin dute kanpaina honetarako, haren erdian San Adriango markes ilustratua dagoelarik, liburu bat eskuan duela. Gainera, liburuei buruzko testuekin orri-markagailuak egin dituzte.

 
Eta Institutuko beste ikasle eta irakasle batzuek beren ama-hizkuntzetan idatzi dute ekintza honen leloa, "Toma un libro, har ezazu liburu bat".