Mendialdea eskolara doazten ikasleek, gure ikastetxera etorri nahi badute, EZ DUTE ONARPEN PROZESUAN PARTE HARTU BEHAR, hemen bermaturik dutelako bere tokia.

Mendialdea eskolako ikasle batek, Berriozar DBHI ez den beste ikastetxe batera joan nahi badu, ORDUAN BAI, ONARPEN PROZESUAN PARTE HARTU BEHARKO DU.
Ikasturteko azken hiruhilekoan zehar, eskolan bertan banatzen zaie 6. mailako familiei Berriozar DBHI ikastetxera etortzeko aurkeztu behar diren inprimaki guztiak.
Familia horiek, e​​​skatzen zaizkien dokumentu eta inprimaki guztiak eskolara eramanen dituzte bueltan eta gu geu arduratuko gara paperak jasotzeaz.
​​​​​​​Mendialdea eskolako 6. maila gainditzen duten ikasle guztiei, automatikoki matrikulatuko zaie gure ikastetxean, espreski uko egiten ez badute.
​​​​​​​Ikasle hauetako batek onarpen prozesuan parte hartzen badu, eta beste ikastetxe baterako onartua bada, automatikoki gure ikastetxeko matrikula baliogabetuko da.