Absentismoaren trataera

Prebentzio ekintzak

a Ikasleei eta familiei informazioa ematea hezkuntzarako eskubidea betetzea nahitaezkoa dela adieraziz.

b Bizikidetza Araudian ezarritako arauen eta Bizikidetza Planean hartutako neurrien gaineko informazioa ematea, ikastetxera bertaratzeari dagokionez.

​​​​​​​c Harrera programak antolatzea, ikasturte hasieran zein ikasturtean zehar.

d ​​​​​​​Ikasleen parte-hartzea sustatzea ikastetxean.

Ikasle guztien parte-hartzea erraztea egiten diren osagarrizko jardueretan.

f Gurasoen parte-hartzea bultzatzea, tutoretzen bitartez.

g Eskola absentismoari aurre egiteko neurriak sartzea Tutoretza Planean.

h Eskolan parte hartzeko bide berriak irekitzea gutxiengo kulturaletako ikasle eta familien ikastetxearekiko loturak indartzeko.

i Eskolako arrakastan eta, ondorioz, eskola absentismoaren prebentzioan eragina izan dezaketen hezkuntza programetan parte hartzea.

j Absentismoa erraztu dezaketen zigorrak saihestea.

k ​​​​​​​Erraztasunak ematea zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei eskolako materiala eros dezaten.

l ​​​​​​​Ikastetxeko jarduera guztietan puntualtasuna sustatzea.

Detekzio ekintzak

Tutoreen aldetik:

1- Bertaratzearen jarraipen bat egin.

2- Hutsegiteen parteak eskatu, jaso eta gorde.

3- Justifikatzea burutu, bidezkoa balitz.

4- Hutsegiteak familiei jakinarazi.

5- Hutsegiteak Ikasketa Buruari jakinarazi

Ikasketa Buruaren aldetik:

1- Talde bakoitzeko hutsegiteak zenbatu hiruileko bakoitzeko.

2- Absentismo larri baten aurrean, familiarekin harremandu eta beharrezkoa balitz, Gizarte Zerbitzuekin ere.

3- Hilabete bakoitzaren amaieran heziketa taldea ohartarazi, absentismoko estatistikak ikus dezaten EDUCA bidez.   ​​​​​​​

4- Eskola absentismoa sortzen duten zergatiak identifikatu.

Esku-hartze ekintzak

Absentismo larri edo oso larri baten aurrean, tutoreek aurreneko ekintzak burutuko dituzte. Haiek, Ikasketa Buruarekin eta Orientatzaileekin bat ondorengo jarduketa protokola burutuko dute:

1 Elkarrizketatzea ikasle absentistarekin eta hori ikaslearen espedientean erregistratzea.

2 Familiari zitazioak bidaltzea, idatziz edo telefonoz, eta familiarekin elkarrizketatzea eta, hori guztia, “Ikasle absentistaren espedientean” erregistratzea.

3 Absentismoaren zergatiak (pertsonalak, sozialak, familiakoak, hezkuntzakoak, etab.) aztertzea eta esku hartzeko alternatibak eta estrategiak bilatzea.

4 ​​​​​​​Banakako plana prestatzea, berariazko neurriak hartuz eta ikaslearekin eta bere familiarekin konpromisoa ezarriz.

5 Lan planaren eta hartutako konpromisoen betetze-maila gainbegiratzea.

6 ​​​​​​​Familiari jakinaraztea egindako jarduketa guztiak eta, halakorik egin behar bada, espedientea behar diren gizarte zerbitzuetara igorri dela.

7 Ikasle absentista kroniko larriak, Nafar Gobernuko Hezkuntza Departamentuko laguntzarako eta orientaziorako unitateetara desbideratuko dira.