Hezkuntza Departamentuaren Eskola absentismoaren eta uztearen kontrako batzordea maiatzaren 17ko 45/2012 Foru Aginduaren babesean sortu zen. Foru agindu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Fiskaltza Nagusiaren, Hezkuntza Departamentuaren, Gizarte Politika, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren, ijito elkarteen eta FAIN Etorkin Elkarteen Federazioaren arteko lankidetza hitzarmena.

Aipaturiko batzordearen berariazko helburuetako bat da "Lankidetzarako eta erakundeen arteko koordinaziorako prozedurak ezartzea, eskola absentismoari aurrea hartzeko, detektatzeko edo esku hartzeko jarduketetan eta eskola behar baino lehenago uzten den kasuetan".

Protokolo hau jarduera ildo horretan kokatzen da eta helburu nagusi hori betetzeko prozedura ezartzen du, eskola absentismoaren kasuetan modu hierarkizatu eta ordenatuan jarduteko.