2010. urtean inauguraturik, esan daiteke gurea eraiki berriko ikastetxea dela. Horrexegatik instalazio modernoak ditu garai berriek eskatzen dituzten beharretara egokiturik.
Gure instalazioen ekipamendu informatikoa eta teknologikoa berritzen edota eguneratzen egon gara, gure ikaslei teknologia berrietarako sarbidea eskeini ahal izateko.
Wi-Fi teknologiari esker, Interneterako konexioa dugu gela orotan.
​​​​​​​Gela, tailer eta laborategietan arbela digitalak, monitore interaktiboak edota proiektoreak daude ikasleei testuliburutik haratago hezkuntza-eduki handiago eman ahal izateko.
Ikastetxean bertan badira kirol jarduerak egiteko eremu desberdinak (gimnasioa, futbolean eta saskibaloian jolasteko zelaiak, etab.) eta gainera, gure ikastetxearen eta Berriozarko Udalaren arteko hitzarmen baten arabera, gure ikasleak erabili dezakete udal polikiroldegia, igerilekuak eta frontona.