Onarpen prozesua. Ohiko epea

2024-2025

Inskripzio epea: apirilak 8tik 12ra

Eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu behar du ikasle bakoitzeko.
​​​​​​​Gehienez, 6 ikastetxe ezberdinetan eskatzen ahal da tokia, lehentasun ordenaren arabera.
​​​​​​​Ikasle berdin batentzako eskaera bat baino gehiago aurkezteak ohiko prozesutik kanpo uztea ekarriko du.

Tramitea online egin behar da Hezkuntzako atarian

PROZESUAREN DATAK

Inskripzio epea : apirilak 8tik 12ra (8:30etatik 14:00ak bitarte)
Aurkezturiko eskaeraren datu, dokumentu eta baremoaren kontsulta eta berrikustea : apirilak 26tik 30era.
​​​​​​​Onartuen behin-behiniko zerrendak : ekainak 26
Erreklamazioak eta ukatzeak : ekainak 27tik  uztailak 1era
​​​​​​​Onartuen behin-betiko zerrenda 1 : uztailak 3
​​​​​​​
Onartuen behin-betiko zerrenda 2 : uztailak 15

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

  • Guraso edo tutoreen NANaren bi aldeetako fotokopia.
  • Ikaslearen NANaren bi aldeetako fotokopia. Oraindik ez balu, Familia Liburuaren fotokopia (titularren eta ikaslearen orrialdeak) edo Jaiotze Agiriaren fotokopia.

AUKERAKO DOKUMENTAZIOA

  • Baremazioaren puntuak lortu ahal izateko behar den dokumentazioa.
  • Ikastetxeak jakin beharreko bestelakorik (elbarritasunak, eritasunak, epaiak,...).

ONARTURIKO IKASLEEN MATRIKULA

MATRIKULA, AIPATZEN DIREN EGUNETAN EGINEN DA PRESENTZIALKI
​​​​​​​Behin-betiko zerrendetan agertzen den ikasle batek ez badu matrikula osatzen, Nafarroan eskola-tokirik gabe geratuko da. Kasu honetan, berriz tokia eskatu ahal izanen du "ohiko epetik kanpo" onarpen prozesuan.

1. ZERRENDAN ONARTUEN MATRIKULA

Uztailak 5 eta 6

(Hitzordua hartzea derrigorrezkoa da)
1. zerrendan onartua dagoen ikasleentzat bakarrik.
Aukera hobetzea: bere l​​​​​ehen aukerakoa ez den ikastetxe batean tokia lortu duenak, matrikula egiteko unean, "Aukera hobetzeko" nahia adierazteko aukera du.
  • ​​​​​​​Hobetzerik nahi ez duenak, matrikulatuko da egokitu zaion tokian eta prozesua amaituko du.
  • Hobetzea nahi duenak, behin-betiko itxarote-zerrendetan sartuko da. Gerta daitezkeen mugimenduen ondorioz, aukera hobeago batean tokia lortu dezake, eta derrigorrez, toki horretan matrikulatuko da.

2. ZERRENDAN ONARTUEN MATRIKULA

Uztailak 16tik 18ra

(9:30etatik 12:30ak bitarte)
"Aukera hobetzea" bitartez tokia lortu duen ikasleentzat bakarrik.