Frantzian hizkuntza murgiltzeko programak

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Ikasturte osoa Frantzian

DBHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleentzat.

Ikasleek Frantziako ikastetxe ofizial batean egiten dituzte ikasturte osoko ikasketak. Frantzian dauden bitartean, ikasleak gure ikastetxean matrikulaturik jarraitzen dute eta modu horretan haien tokia gordetzen zaie itzultzen direnerako.

2024-2025 ikasturterako eskariak aurkezteko epea: EPEA ITXITA DAGO.

Frantziako ikasleekin trukatzea 3. DBHn

DBHko 3. mailan dagoen ikasleentzat.

Programa ikasturteko lehen lauhilekoan garatzen da. Programaren iraupen osoa 8 astetakoa da: Nafarroako ikasleak 4 aste igarotzen dituzte Frantzian eta Frantziako ikasleek beste 4 aste Nafarroan.

Parte hartzen duten ikasleek, bere "trukeko ikasleen" ikastetxean ikasten dute eta haien familiekin bizi dira.

2024-2025 ikasturterako eskariak aurkezteko epea: EPEA ITXITA DAGO.