Chromebookak itzulteko datak eta jarraibideak

2022-2023 ikasturtea

 

4. DBH amaitzerakoan ikasleek Chromebooka itzuli behar dute. Gainontzeko mailetan egonda, norbaitek ikastetxetik alde egiten badu beste toki batera joateko, Chromebooka itzuli beharko du ere.
Chromebooka itzuli behar da dagokion zorro, kargadore eta kutxarekin batera.
​​​​​​​Chromebooka, guztiz kargaturik eta zorroa garbi (neoprenoduna labadoran eta zurruna dena zapi hezeaz) ekarri behar da​​​​​​​​​​​​​.
Itzuli ezean edo bestelako gertakari baten aurrean (egoera egokian elementuren bat ez itzultzea adibidez), ikasle zerrenda Hezkuntza Departamentura helaraziko da dagozkien neurri legalak har ditzaten

 

​​​​​​​Itzultzeko datak

 

Ekainak 15ean dena gainditua duten ikasleak

Ekainak 16an ostiralarekin, 10:00etatik 12:00ra bitarte, areto nagusian.

 

Azken deialdirako azterketaren bat duten ikasleak

Ekainak 23an ostiralarekin, 9:00etan, testuliburuekin batera.