Responsive Image

EDUCA ataria

EDUCA Hezkuntza Departamentuak eskola-informazioa kudeatzeko baliatzen duen sistema informatikoa da. Kudeaketa, administrazioa eta hezkuntza-prozesuan parte hartzen duten kideen arteko komunikazioa errazteko balio du: irakasleak, familiak, ikasleak, ikastetxea eta Hezkuntza Departamentuko unitate teknikoak.

​​​​​​​EDUCA Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan eta Musika Eskola eta Kontserbatorioetan ezarrita dago, eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan ere ezartzen hasi da.

Responsive Image

EDUCA familia eta ikasleentzat

Familientzat baliogarria da ikastetxe bakarrean edo ezberdinetan aldi berean eskolaturik izan ditzaketen bere seme-alaben bizitza akademikoaren berri izateko (kalifikazioak, bertaratzeak, gorabeherak...).
 
Ikasleentzat baliogarria da kalifikazioak begiratzeko, Hizkuntz Eskola Ofizialean izena emateko, etab.
​​​​​​​

Baliogarria da ere onarpen prozesu ezberdinetarako, gaur egun modu telematikoan egiten direnak.

EDUCAko pasahitza

Ikastetxearekiko komunikazioa eta ikasleen jarduera akademikoa Educa programaren bidez ezagutzeko, “erabiltzailea” eta “pasahitza” eduki behar dira, baita datu pertsonal eguneratuak ere.
Ikasle baten pasahitza lortzeko, ikastetxeko administrazio bulegoan eskatu behar du ikasleak.

Gurasoek edota tutoreek, pasahitza eskatu behar dute posta elektronikoa erabiliz.

EDUCAko barne mezularitza

Barne-mezularitza, ikasleak eta beren senideak ikastetxearekin komunikatzeko bide bat da EDUCAn integraturikoa. Beraz, sartu ahal izateko ikastetxeak sarbidea eman behar dio senide edota ikasleari.

Hezkuntzako Google tresnak eta Gmail kontua ikasleentzat

Responsive Image

Google Apps + Gmail

Eskura daudenen artean: Gmail, Drive, Egutegia, Dokumentuak, Kalkulu orriak, Aurkezpenak, Galdetegia, Jamboard, Sites, Meet, Chat, Keep, Egitekoak, Classroom.

​​​​​​​Ezinbestekoa da hezkuntzako Gmail kontu bat izatea tresna hauek erabili ahal izateko.

Responsive Image

Hezkuntzako Gmail kontua

Ikasle guztiek Gmail kontu korporatibo bat dute (xxxxx@educacion.navarra.es motakoa) eta horri esker Hezkuntza Departamentuak uzten dien Chromebookak eta hainbat Google tresna ere erabiltzen ahal dituzte
Gmail kontura sartzeko, EDUCAko erabiltzailea eta pasahitza erabili behar dira.