Bekak eta diru laguntzak

Diru-laguntzak hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleentzat eskola oporraldietarako

Ikasle hauentzako: desgaitasunaren egiaztagiria izatea edo EDUCAn erroldatua egotea hezkuntza premia bereziak izateagatik (desgaitasunari lotutako ardatzarekin), edo hori berresteko edo baztertzeko prozesu diagnostiko batean egotea.

Gabonetan, Aste Santuan eta udan hezkuntza jardueretan inskripzioa egiteagatik eta parte hartzeagatik sortzen diren gastuak ordaintzeko laguntza, izan administrazio publikoek antolatuak, izan irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek antolatuak.

 

Eskaerak aurkezteko hiru epe irekiko dira, bat oporraldi bakoitzeko
  • 2023-2024ko gabonak: 2024ko urtarrilaren 8tik 19ra

  • 2024ko Aste Santua: 2024ko apirilaren 8tik 19ra

  • 2024ko uda: 2024ko abuztuaren 16tik irailaren 16ra

 

Argibide gehiago eta tramitazioa NAFAR GOBERNUKO ATARIAn.

Espainiako Ministerioaren bekak. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat

2024-2025 ikasturterako eskaera egiteko epea: apirilak 30etik irailak 13ra bitarte.

Ikasturte bukaeran argitaratzen ohi dira Espainiako Ministerioaren beka orokorren deialdia, hurrengo ikasturteari begira. Argibide gehiago HEZKUNTZAKO MINISTERIOAREN BEKEN ATARIAn

ADI !!​​​​​​  Diru laguntza hauek bateraezinak dira Ministerioko beka orokorrarekin.

Nafarroako Gobernuaren bekak. Hezkuntza laguntzako berariazko premiak dituzten ikasleentzat

2023-2024 ikasturterako eskaera egiteko epea: martxoak 15etik apirilak 16a bitarte.

 

Informazio guztia Nafarroako Zerbitzuen Katalogoan eskuragai dago:

 

Eskaerak telematikoki aurkeztu behar dira:

Tramitazio telematikoa​​​​​​​

Espainiako Ministerioaren beka orokorrak. Batxilergoa eta Lanbide Heziketa

Heldu den ikasturtean Batxilergoan edo Lanbide Heziketan ikasten egonen den ikaslegoarentzat.
2024-2025 ikasturterako epea: martxoak 19tik maiatzak 10era bitarte.

Ikasturte bukaeran argitaratzen ohi dira Espainiako Ministerioaren beka orokorren deialdia, hurrengo ikasturteari begira. Argibide gehiago HEZKUNTZAKO MINISTERIOAREN BEKEN ATARIAn

 

AINTZAT HARTZEKO !!

  • Nafarroako Gobernuko beka orokorrak osagarriak dira, hau da, Espainiako Ministerioak  deitutakoak osatzen dituzte. Horregatik, Nafarroako Gobernuko beka eskatu ahal izateko, beharrezkoa da ikasturte eta ikasketa berberetarako beka eskatzea lehenago Espainiako Ministerioaren deialdi orokorrean (deialdian eskatutako baldintzak betetzen badira).
  • Nafarroako Gobernuko beka orokorra eskatu nahi duen ikasleak, beharko du Ziurtagiri Digital bat edo Cl@ve Sinadura (bere izenean).
Nafarroako Gobernuko beka orokorrak dagokion ikasturte hasieran deitzen dira.

"Fundación Amancio Ortega" bekak

Batxilergoko 1. maila Kanadan edo Estatu Batuetan ikasi nahi duten DBHko 4. mailako ikasleentzako beka da.

Bekak ikasturte bat atzerrian egiteko eta esperientzia paregabea bizitzeko beharrezkoak diren zerbitzu guztiak estaltzen ditu: bidaia, eskolatze eta matrikula tasak institutu publiko batean, ostatua eta mantenua familia anfitrioi batean, mediku eta istripu asegurua, ikasturte akademikoa baliozkotzea eta egonaldian zehar laguntza jarraitua ematea.

Argibide gehiago hemen.