Ikastetxeak, ikasturtean zehar, gai ezberdinetako kurrikuloaren barne dauden jarduera osagariak antolatzen ditu. Lortu nahi diren helburuak adierazten dira eta ondoren aztertzen dira.
Hauen antolaketa Koordinazio  Arlo ezberdinen ardura da. Haiek harrremanetan jartzen dira ekintzak burutzeko beharrezkoak diren kanpo eragileekin.
Jardueraren iraupenaren arabera, osagarrizkoak edo eskolaz-kanpokoak izan daitezke:
  • ​​​​​​​Osagarrizko jarduerak: egunaren barruan egiten diren jarduerak dira. Kasu hauetan eskola-ekintzak dira eta hortaz ikaslegoarentzat derrigorrezkoak.
  • Eskolaz-kanpoko jarduerak: egun bat baino gehiago irauten duten jarduerak dira. Hauetan nahi dutenek soilik hartzen dute parte.

Osagarrizko jarduerak

Jarduerak guztiz doakoak dira familientzako.
Zenbait jardueretan, DBH osoan programaturiko jardueren garraioaren kostuaren %30a gutxi gorabehera ordaintzen da, materialeen kuotaren barne, ikasmaila guztietan berdina den kopuru finko batekin.
​​​​​​​Urtez urte jarduera guztiak errepikatzen ez badira ere, badirelako behin bakarrik egiten diren hitzaldi, tailer edo irteera, badira beste batzuk, funtsean urtero egiten direnak:

Tailerrak

Giza eskubideak (1./2. DBH).
Sare sozialen eta Interneten erabilera egokia (1./2. DBH).
​​​​​​​Maskulinitate berriak (2. DBH).
Erresilientzia. Gatazkei modu positiboan heltzea (2. DBH).
Hezkuntza afektibo-sexuala (3. DBH).
Jokoarekiko mendekotasuna prebenitzea (3./4. DBH).
Genero berdintasuna (3./4. DBH).
​​​​​​​Kontsumo arduratsua (4. DBH).

Kirol-jarduerak

1. DBH - Eskalada: Rocópolis.
2. DBH - Izotz gaineko patinaketa: Uharte izotz-jauregia.
3. DBH - Kayak arga ibaian: Iruña piraguismoa.
​​​​​​​4. DBH - Saltoak eta txiriboltak: Salting, Backflip.

Frantsesa ikasgaia. Txangoak

1. DBH - Donibane-Lohizune.
2. DBH - Hendaia / Sara (Euskal bixkotxaren museoa). Ezpeleta.
3. DBH - Miarritze (Akuarioa).
​​​​​​​4.. DBH - Baiona. Miarritze (Ozeanoaren hiria).

Jarduera kulturalak

​​​​​​​Ipuin kontalariak - FIRA (Fomento de iniciativas recreativas y artísticas).
​​​​​​​Arte eszenikoak ​​​​​​​- Oholtzara. Salto a escena (antzerki-funtzioa, dantza-bizikidetza, antzerki foruma, arte eszenikoen tailerrak).
​​​​​​​Musika - Musikariak ikastetxeetan.

Zientzia

Iruñeko planetarioa. Proiekzioak eta erakusketak.
​​​​​​​Eureka! Zientzia museoa Donostian.​​​​​​

Bestelakoak

Hezkuntza emozionala. Antzerki lanak. GALKIDEA (psikologia eta familia-laguntzarako zentroa) erakunderen eskutik.
Ingurumen-hezkuntza. ECOZINE. Zinema eta ingurumen nazioarteko jaialdia.
​​​​​​​Ingurumen-hezkuntza. MANCOEDUCA. Iruñerriko Mankomunitateko ingurumen-hezkuntza programa. Tailerrak, hitzaldiak, bisitak...​​​​​​​Ingurumen-hezkuntza. Kontsumo iraunkorra eta arduratsua. Lan soziala. Emausko traperoak. Bisita Berriozarko egoitzara.

Eskolaz-kanpokoak

Jarduera hauek ordaindu behar dira.
​​​​​​​Honelako jarduerak aurrera ateratzeko, baldintza batzuk bete behar dira:
  • ​​​​​​​Laguntzeko prest dagoen irakasle bolondres nahiko egotea.
  • Jarduera parte hartzeko izena ematen duten ikasle nahiko egotea: kasuan kasu baloratuko da jardueraren eta antolatzailearen arabera.​​​​​​​​​
​​Ikasmaila bakoitzean mota honetako jarduera bat aurreikusten da:

Eskolako bela kanpaina

​​​​​​​5 egunetako jarduera (astelehenetik ostiralera).
Alloz urtegian eta Aritzaleku kanpinaren inguruetan.
​​​​​​​Alojamendua Aritzaleku kanpinan.
Badira txandak martxotik ekainera bitarte.
​​​​​​​Belako klaseak eta osagarrizko jarduerak (piraguak, txangoak...)

Ipar eskiko eskola kanpaina

​​​​​​​5 egunetako jarduera (astelehenetik ostiralera).
Irati-Abodi edo Larra-Belagua eski eremuetan.
​​​​​​​Alojamendua nagusiki Izaban eta Otsagabian.
Badira txandak urtarriletik apirilera bitarte.
​​​​​​​Ipar eskiko klaseak eta hezkuntza eta giza-harremanetarako ekintzak.

Naturako jardueren eskola kanpaina

Aste berdea - 3. DBH
3​​​​ egunetako jarduera (astelehenetik asteazkenera edo asteazkenetik ostiralera).
Baztan eta Bertizarana eskualdetan.
​​​​​​​Alojamendua eskualdeetako aterpeetan.
Badira txandak otsailetik ekainera bitarte.
​​​​​​​Tirolina erraldoiak, arroil jeitsiera, ferrata bideak, canoraft/hidrospeed, Bertiz abentura park.

Ikasturte amaierako bidaia

Ikasbidaia - 4. DBH
Ikasleen eta familien esku dago bidaiaren antolakuntza eta ordainketa.
Ikastetxeak zenbait gauzetan laguntzen du, eta irakasle bolondresak ikasleekin joaten dira bidaian.
​​​​​​​Ikasleen artean erabakitzen dute nora joan.