Urtarrilan... antzerkira - IESO Berriozar - Ikasnova
Urtarrilan... antzerkira - IESO Berriozar
Urtarrilan... antzerkira
2023/02/09
La casa cuartel de Bernarda Alba
DBHko 4. mailako ikasleak Gayarre Antzokira heldu ziren urtarrilan “La casa cuarte de Bernarda Alba” antzeslanaren emanaldira. Ikasgelan obraren testua landu ondoren joan ziren ikasleak antzerkira.
1936eko lan hau Federico García Lorcaren dramarik antzeztuenetako bat da, eta garaiko jendartearen erradiografia ere bada. Bernardaren bigarren senarraren heriotzaren ondoren, 8 urteko dolua ezartzen du, berak eta bere alabek kanpoko munduarekin duten harremana geldituz. Herriko gizonik erakargarriena den Peperen agerpenak alaben interesa piztuko du, haien elkarbizitza kolapsoan sartuko delarik.
Cardo Films nafar konpainiaren ekoizpena, Fermin Cariñena nafarrak zuzendua eta Foru Erkidegoko hamar aktore emakumek antzeztua, Gayarre antzokiaren bigarren hezkuntzako eskaintzaren parte da.
El lazarillo de Tormes
Urtarrilean bertan, DBHko 3. mailako ikasleak Baluartera joan ziren “El lazarillo de Tormes” obra ikustera.
“La vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades” eleberri pikaresko nagusiaren antzerki-egokitzapena,. Egile ezezagunarekin (etengabeko liskarrean), lana misterioz inguratuta dago, eta Espainiako literaturaren zutabeetako bat izaten jarraitzen du, liburua argitaratu eta ia 500 urtera. XVI. mendeko gizartearen erretratua eta estamentu sozial eta erlijiosoei egindako kritika (Lazaro elkarrekin bizi den pertsonaia ezberdinen bitartez, hala nola itsua edo elizgizona) dira literatura-aldiaren adierazle nagusi gisa interesa sortzen jarraitzen duten elementuetako batzuk.
Bi aktore oholtza gainean, bat Lazarilloren paperean eta bestea gainerako pertsonaiak gorpuzten. Proposamena gustatu zaie bai irakasleei bai ikasleei, eta guztiek erantzun oso positiboa eman dute.
Proposamen hau Baluarten aurkezten da Transeduca plataformaren eskutik.