Políticas para la convivencia - IESO Berriozar - Ikasnova
Políticas para la convivencia - IESO Berriozar
Bizikidetzarako politikak
Helburu orokorrak
Helburu orokorrak
Bizikidetzarako hezkuntza planifikatu eta ikasle guztiak heziketa emozionalean, balioen heziketan eta trebetasun sozialen ikasketan prestatzea, gaitasun guztiak integratzen dituen ikuspegitik.
Bizikidetzaren giroa etengabe hobetzea, ezinbesteko elementua baita eskolako eta ikasketen errendimendu egokirako.
Hezkuntza komunitate guztia sentsibilizatzea bizikidetza positibo baten aldeko ekintzak planifikatu eta garatu beharraz.
Gatazken konponbide baketsua sustatzea gogoeta eta ikasketa baliatuz, baita elkarrizketa bidezko teknika eta estrategiak erabilita ere, entzute aktiboa eta alde guztietarako konponbide adostu eta onuragarrien bilaketa bultzatuta, eta komunikaziorako bideak ezarrita.
Hezkuntza komunitateko kide guztien arteko errespetua, onarpena eta tratu ona sustatzea. Tratu on horrek pertsonen arteko harreman guztietara hedatu beharko du, bai bertikalean nola horizontalean ere.
Hizkuntza eredu ezberdinen ikasleen eta Hezkuntza komunitatearen arteko bizikidetza.
Ikasgelako eta ikastetxeko arauak denen artean prestatzea bultzatzea, baita haienganako errespetua ere.
Lankidetzarako bideak ezartzea ikastetxearekin zerikusia duten kanpoko eragile edo entitateekin, arreta berezia eskainiz gurasoen elkarteek eskola orduetatik kanpo eskaintzen dituzten zerbitzuei, jarduketaren irizpideak jarduera horietara zabaltzearren.
Hezkuntza komunitatearen kideen arteko balizko gatazka-egoerak saihestu.
Gertatzen diren bizikidetza-asaldurei berehalako erantzuna eman.
Hezkuntza komunitatearen kide oro aktiboki inplikatu eskola-bizikidetzaren hobekuntzan.
Gatazken tratamenduari buruzko formakuntza hobetu.
Garantizar que el derecho al estudio del alumnado prevalezca sobre cualquier otra situación.
Trabajar a nivel tutorial con las familias las relaciones interpersonales, incidiendo en el diálogo y el respeto como bases para una buena convivencia.
Bizikidetza Batzordea. Osaera
Bizikidetza Batzordea. Osaera
- Ikastetxeko Zuzendaria.
- Ikastetxeko Ikasketa Burua.
- Ikastetxeko hiru irakasle.
- Ikastetxeko orientatzaileak.
Noizean behin, egoerak eskaturik, beste batzuk egotea eska daiteke.
Bizikidetza Batzordea. Eginkizunak
Bizikidetza Batzordea. Eginkizunak
1 Hezkuntza komunitateko sektore oro dinamizatu, ikastetxeko Bizikidetza Planaren sortze, garatze, ebaluatze eta jarraitze prozesuetan inplika daitezen.
2 Hezkuntza komunitatearen sektore ororen ekimenak bideratu, ikastetxeen bizikidetza, elkarrekiko errespetua eta tolerantzia hobetze aldera.
3 Behar diren badaezpadako neurriak hartu, Hezkuntza komunitateko kide ororen eskubideak berma daitezen eta ikastetxearen bizikidetza-arautegia bete dadin.
4 Ikasleen bereizkeria saihesten duten ekimenak proposatu, ikasle ororen integratzea ahalbidetuko duten ekintza positiboko planak ezarriz.
5 Sortzen daitezken gatazketan bitartekotza egin, bitartekariari esleituriko eskumenei kalterik egin gabe.
6 Ezarri diren baldintzetan, zuzenketen betetze-mailaren jarraipena egin, indarrean dagoen araudiaren araberakoak direla zainduz.
7 Bizikidetzaren hobetzeari dagokionez, bere betebeharrak betetzeko behar diren elkarlana eta lankidetza lortu.
8 Disziplina-gatazken konponbideak ezagutu eta indarrean dagoen araudiaren araberakoak direla zaindu.
9 Ikastetxearen bizikidetzarako, genero berdintasunarako eta bizitza pertsonalaren, familiakoaren eta sozialaren arlo guztietan gatazken irtenbide baketsurako mesedegarri izanen diren neurriak eta ekimenak proposatu.
10 Ikastetxearen bizikidetza hobetzeko egokitzat hartzen diren neurriak, Eskola Batzordean proposatu.
11 Eskola Batzordeak eskola-bizikidetzari buruz esleitzen dion beste edozein.
Prebentzio neurriak
Prebentzio neurriak
Elkarrizketarako, entzuteko eta adostasunerako filosofia bat planteatzen dugu, ikastetxean sortzen diren gatazka-egoerak, edozein motatakoak direla ere, bideratzen saiatzen diren era guztietako proposamen sortzaileak sustatuz, horien integrazioa eta konponbide elkarrizketatua eta bidezkoa erraztuz.
Horretarako oinarria, ikastetxean egiten diren jardueretarako oso neurturiko antolakuntza da. Baditugu ikasturtero berritzen diren jarduteko protokolo zehatzak.
Elkarrizketarako eta entzuteko filosofia honetan bizikidetza-konpromezuak erabiltzen ditugu, egoerak hitzez adierazteko, gertatukoari buruz hausnartzeko eta erantzunkizunak banatu ikasleek hitzematen dutelarik.
Osagarrizko- eta eskolaz kanpoko jardueretan era badira aurretiko protokolo eta akordioak, ikasleak eta familiak jardueretan zehar jarrera eta jokabide egokiak mantentzearen garrantziari buruz ardura daitezen balio dutenak
Gailu telematikoak (adibidez, mugikorra eta chomebooka) erabiltzeari buruzko protokoloak eta akordioak ere, gure prebentzio-neurrien parte dira.
Ikaslearen bizikidetza dekalogoa
Ikaslearen bizikidetza dekalogoa
1 Altxa eskua hitz egin behar baduzu, zure irakaslea denei entzun diezaien.
2 Errespetatu ikaskideen eta irakasleen iritziak eta gustuak, iruzkin desegorikik egin gabe.
3 Erabili "eskerrik asko" eta "mesedez" hitzak behra duzun zerbait eskertzeko edo eskatzeko. Agurtu eta erantzun edukazioz.
4 Bete beti irakasleak esaten dizuna, gustukoa izan ala ez.
5 Jakinarazi, errespetuz, eta eskura dituzun baliabideak erabiliz, zer den desatsegin edo gaizki sentiarazten zaituena.
6 Zaindu Institutua, zurea eta zure ikaskideena da. Gaarbitasunarekin eta ordenarekin lagundu.
7 Klaseen artean atseden hartu, ordena mantenduz eta materiala prestatuz. Irakasleak iristen direnean, hartu zure lekua.
8 Izan puntuala Institutuko klase eta jarduera guztietan.
9 Aitortu ezazu batzuetan denok huts egiten dugula eta oso baliotsua dela barkamena eskatzea.
10 Ikastetxeari eta pertsonei egokitutako hiztegia erabili ezazu, errespeturik gabeko eta okerreko hitzak eta adierazpenak erabiltzea saihestuz.
Jarduteko protokoloa eguneroko egoeretan
Jarduteko protokoloa eguneroko egoeretan
Ikasleen sarrerak eta irteerak
Ikasle guztiek bere gelatik hurbilen dagoen atea erabiliko dute ikastetxera sartzeko edo ikastetxetik irteteko.
Berandu iristen diren ikasleak, sartuko dira beti ate nagusitik.
Geletara sartzea
Ikasle guztiak puntual izan behar dute. Ikasle batek berandu helduta ere klasera sartzeko eskubidea badu ere, atezaintzan esan beharko du etorri dela eta baimena eskatu klasean zuhurki sartzeko, horrela besteen lana ez oztopatzeko.
Behin ikastetxean, saio batera berandu sartzen bada, EDUCA plataforman atzerapen bat izanen du. Atzerapena 10 minututik gorakoa izanez gero falta bat izanen du.
Ikastetxetik irtetea eskola-egunean zehar
Ikasleren batek ikastetxetik atera beharko balu eskola-orduetan zehar, edozein kausagatik, ate nagusia erabiliko du beti eta familiaren idatzizko edo telefonoz emaniko baimen batekin, familia bera ikaslearen bila etortzen ez bada.
Geletatik irtetea
Ikasleek ez dute gelatik irten behar (beste irakasle batekin hitzegiteko, Zuzendaritzarekin hitzegiteko, etab.), une horretan klasea ematen ari den irakasleak, irtetzeak arrazoizko arrazoi bat duela ulertzeagatik, baimena ematen ez badio behintzat. Gelatik irteteko irakasleak idatzizko baimen bat emanen dio.
DBHko 1. mailako ikasleak ez dira bakarrik irtengo beste geletara mugitzeko (bikoizketak, hautazkoak, musika, tailerra, etab.). Ikasturte hasieran, haiekin klasea izanen duen irakasleak bere bila joanen da gelara eta saio bukaeran ikasleekin itzuliko da gelara.
Eskailerak
Ikasleak, bere geletatik gertuen dauden eskaileretatik joanen dira beti beste solairuetan dauden beste geletara mugitzeko, hala igotzeko nola jeizteko ere.
Larrialdietako irteerak
Larrialdietako irteerak, gela bakoitzaren barruan ikusgai dagoen Ebakuazio Planak adierazten dituenak izanen dira.
Baloien erabilera jostaldian
Patio eremuan, badira kirol-gune ezberdinak zeinetara ikasleak joaten ahal dira jostaldian zehar kirola egitera.
Hauexek dira guneak: estalkian dagoen boleibolerako sare bat, saskibaloirako 10 saski (4 estalkian eta 6 eremu irekian) eta 2 ate eremu irekian.
Jarduera hauetarako, ikasleek Ikastetxekoak diren hainbat baloi eskura dituzte. Bizikidetza arazoak ekiditeko, ikasleek ezin dituzte bere baloiak ekarri. Eskura dituzte saskibaloirako, futbolerako eta boleibolerako balonak.
Balonak, atezaintzak jasoko dira jostaldi hasieran eta patiotik sartzeko lehenengo musikarekin itzuli beharko dira. Atezainek adieraziko dute nork jasotzen duen balona eta hura izanen da itzultzeko arduraduna. Materialeen haustura edo galtzea ikaslearen ardura da, beraz, horrelakoetan materiala ordezkatuko dute. Tokien edo materialeen erabilera txar baten ondorioz, ezinen dira hurrengo egunetan materiale edo toki horiek erabili.
Mugikorraren erabilera
Ikasleek ez dute mugikorrik ekarri behar Ikastetxera. Ekartzen badute, ezin dute inola ere gelara eraman. Atezaintzan utzi beharko dute gelara sartu aurretik eta eskola-eguna amaitzerakoan jaso.

Eraikinaren erabilera arduratsua
Ikastetxea erabilera komunekoa da, beraz erabiltzen dugunok gara sor daitezken kalte guztien erantzuleak. Kontu haundiz erabili eta zaindu behar dugu.
Gelen egoera, ordena eta garbitasuna, erabili dutenen irakasleen eta ikasleen ardura izanen da. Ikastetxeko pertsona guztiek hobetu beharreko helburua da.
Guztiz debekaturik daude grafitiak eta pintaketak hala eraikinaren barrukaldean nola kanpokaldean.
Gelan kalteren bat agertzen denean, erantzulea nor izan den jakiteko saiakeran eginen dira eta lortu ezean, ikasle guztien artean konponduko da edo konponketaren zenbatekoa ordainduko da.
Gera orotan badira kartoizko paperontzi bat papera birziklatzeko eta tapadun beste ontzi bat gainontzeko ondakinentzako. Egoki erabiltzea erregutzen da.
Komunak
Komunak irekirik mantenduko dira eskola-saioetan zehar. Zaintzan dauden irakasleek, saio bakoitzeko azken 5 minutuetan zehar itziko dituzte eta ondorengo saioaren lehenengo 5 minutuetan zehar irekiko dituzte berriz.
Komunen erabilera 3 ikaslera mugatuko da saio bakoitzeko klaseko garapena ez oztopatzeko. Ez da baimenduko klaseko lehenengo 5 minutuetan zehar komunera irtetea, ez eta azkenengo 5 minutuetan ere, itxirik bait daude.
Jostaldian zehar komunera joateko beharra duten ikasleek, eraikinera sartzeko ateetan dauden zaintzako irakasleari eskatu behar diote komunera joateko baimena.
Jostaldian zehar ikasleak, patiotik sarbidea duen beheko solairuko komunera joan ahalko dira.
Ikasleek bere gelatik hurbilen dagoen komunera joan behar dute. Horrela egiten ez dela ziurtatzen bada, arreta deituko zaie. Inoiz ez da komunera irtengo ikasle bat baino gehiago aldi berean.
Liburutegia
Liburutegia, Ikastetxearen pertsona guztiek erabili ahalko duten eremu bat da eta bere baliabide guztiak eskura daude.
Liburutegi orotan bezala jokaera egokia eskatuko da eremu honetan: materialak zaintzea eta egoera ezin hobean itzultzea, etab.
Jostaldian zehar irakurtzeko egonen da irekita astearteetan salbu.
Bikoizketak
Badira Ikastetxean hainbat bikoizketa gela. Ikasleen mugikortasuna ahalik eta gutxiena izateko pentsaturik daude. Solairu orotan banaturik daudenez, ahal denean behintzat, ikasleak ez dira solairu batetik bestera mugituko.
Ikasturte hasieran, maila eta behar bakoitzeko aurreikusten diren bikoizketak adieraziko dira. Gela hauetara ikasleak beti lagunduta mugituko dira dagozkien irakasleekin, eta Ikastetxetik joanen dira biderik motzenetik ordenaturik eta ixilik.
Irakasleek gelak ordenaturik eta garbi utzi behar dituzte (mahaiak ongi kokaturik, arbela ezabaturik, etab.)
