Kordinazio Pedagogikoaren Batzordea (KPB)

Osaera

Insititutuan bada Batzorde bat, Zuzendariak, buru dena, Ikasketa Buruak, Mintegi Buruek eta Orientatzaileak osatzen dutela.

Eskumenak

  • Etapako kurrikuloa proiektuen prestaketa zuzendu eta koordinatzea, baita horien aldaketena ere, eta idazketa horren arduraduna izatea.
  • Klaustroak aurkeztutako irizpideetatik abiatuta, etapako kurrikulo-proiektuak egiteko artezpide nagusiak ezartzea. Proiektu hori mintegi didaktikoek garatuko dute programazio didaktikoak egitean eta Orientazio Mintegiak hezkuntza orientabiderako planak eta tutoretzako planak egitean, horrela ziurtatzen baita kurrikuloa proiektuen koordinazioa eta barne koherentzia.
  • Ikastetxeko Hezkuntza Proiektuaren, etapako kurrikuloa proiektuen eta Urteko Programazio Orokorraren arteko koherentzia bermatzea.
  • Kurrikulo-proiektuak eta horien aldaketak klaustroari proposatzea, horrek ebaluatu eta onetsi ditzan.
  • Ikastetxeko irakaskuntza jardueran etapako kurrikulo-proiektuak betetzen direla eta horien ebaluazioa egiten dela begiratzea.
  • Klaustroari proposatzea ebaluazio eta kalifikazio bileren plangintza orokorra eta azterketak edo deialdi berezietako probak egiteko egutegia, Ikasketa Burutzarekin ados.
  • Ikastetxeko irakasleen Prestakuntza Plana egiteko proposamena klaustroari igortzea.
  • Irakasleen klaustroari proposatzea etapa bakoitzeko kurrikulo-proiektua, Hezkuntza Proiektua, Urteko Programazio Orokorra, Institutuaren eskola errendimenduaren bilakaera eta irakaskuntza prozesua ebaluatzeko Plana.
  • Institutuaren jarduera eta proiektu guztien ebaluazioa sustatzea, gobernu organoen edo hezkuntza administrazioaren ekinbidez egiten diren ebaluazioetan laguntzea eta, ebaluazio horien ondorioz, beharrezkotzat jotzen diren hobekuntza planak sustatzea.
  • Ikasturte amaieran, Eskola Batzordeari Koordinazio Pedagogikorako Batzordearen funtzionamenduari buruzko txosten bat igortzea, ikasturte amaierako Memorian sartuko dena.