Kirol jarduerak Gorputz Hezkuntzan - IESO Berriozar - Ikasnova
Kirol jarduerak Gorputz Hezkuntzan - IESO Berriozar
Kirol jarduerak Gorputz Hezkuntzan
2023/01/17
2022. urtea amaitu baino lehen, Gorputz Hezkuntza ikasgaian jarduera pare bat antolatu ziren, eta parte hartu zuten ikasleek kirola egin ahal izan zuten jolas-giroan.
IZOTZ PATINAKETA
DBHko 2. mailako ikasleak Uharteko Izotz Jauregian patinatzen aritu ziren.
Hornitu ondoren, pistara abiatu ziren monitore baten gidaritzapean, eta hark lehen argibideak eman zizkien. Goizaren amaieran jada aise irristatzen ziren pistan zehar.
KIROL ESKALADA
DBHko 1. mailako ikasle guztiek eskalada praktikatzeko aukera izan zuten ROCÓPOLIS rokodromoan.
Eskaladaren onurak asko dira. Muskuluen garapena eta koordinazioa lantzeaz gain, kontzentrazioa garatzen, beldurra kontrolatzen, pentsatzeko arintasuna eta arazoak konpontzen ere laguntzen du.