Órganos de coordinación docente - IESO Berriozar - Ikasnova
Órganos de coordinación docente - IESO Berriozar
Irakasleen kordinazio-organoak
Mintegi didaktikoak
Mintegi didaktikoak
Irakasleak Institutuko bizitzan integratzeko aukera ematen duten lantaldeak dira, eta beren eskumenen barruan esleitzen zaizkien arlo edo materiei dagozkien irakaspenak antolatu eta garatzen dituztelarik.
Mintegi bakoitzak esleiturik dituen arloen berezko irakaspenen espezialitatearen edo espezialitateen irakasle orok osatuko dituzte mintegi hori.
Mintegiek ospatuko dituzte ikasturtean zehar behar bezain beste bilkura, bere eginkizunak egoki egiten dituztela bermatze aldera. Kideek, derrigor bertaratu behar dute.
Orientazio mintegia
Orientazio mintegia
Institutuan Orientazio Mintegi bat eratzen da, Ikasketa buruak, Orientatzailea, hizkuntza-gizartearen esparruko irakasleek, esparru zientifiko-teknologikoko irakasleek eta Hezkuntza Bereziko irakasle espezialista batek osaturik.
Mintegi honek, Hezkuntza-, Psikopedagogiazko- eta Lanbide-Orientazio Plana eta Tutoretza-Ekintzako Plana egin, zuzendu eta koordinatzen ditu.
Halaber, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat kurrikulo-egokitzapen egokiak egiteko aurreikusitako irizpide eta prozeduren proposamena egiten du, eta Institutuko irakasleekin elkarlanean aritzen da, ikasketa-arazoak prebenitzen eta antzematen, eta arazo horiek dituzten ikasleei zuzendutako kurrikulo-egokitzapenak programatzen eta planifikatzen.
Tutoreak
Tutoreak
Institutuan ikasle-talde bakoitzak irakasle tutore bat izanen du.
Tutoreak ikasleak bideratzen eta aholkatzen ditu ikasleak bere hezkuntza- eta lanbide-aukerei buruz eta hautazko ikasgaiak aukeratzeari buruz.
Bere taldeko ikasleen nahiak ezagutzen ditu eta haien integratzea errazten du.
Ikasleen ebaluazio-prozesua koordinatzen du eta bere taldeari dagozkion ebaluazio-saioak antolatzen ditu eta haien buru da.
Taldeko irakasle taldearen hezkuntza lana koordinatzen du, eta Orientazio Mintegiak deitutako bileretan parte hartzen du.
Ikasleekin bilera egiten ditu, multzoka edo bakarka.
Taldeko guraso, irakasle eta ikasleei informazioa ematen die irakaskuntzako jarduera eta ikasketen errendimenduari buruz, eta familiei asistentzia hutsegiteen berri ematen die, bai eta haiekin behar diren bilerak egiten ditu ere.
Taldeko irakasle-taldea
Taldeko irakasle-taldea
Ikastaldeko irakasleen lantaldea ikasle horiei eskolak ematen dizkieten irakasle guztiek osaturiko taldea da, tutore baten koordinaziopean.
Taldeko ikasleen ebaluazioa eta segimendu orokorra egiten du eta haien ikasketa prozesua hobetzeko behar diren neurriak hartzen ditu.
Taldeko giroa hobetzeko behar diren jarduerak aurreikusten ditu eta taldean sortzen diren arazoei aurre egiten die eta horiek konpontzeko egoki diren neurriak hartzen ditu.
Taldeko ikasleei proposatzen zaizkien irakaskuntza eta ikasketa jarduerak koordinatzen ditu.