Ikasleen Eskubideak eta Betebeharrak

Ikasleen eskubideak

a) Ikasleek, Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalean, Espainiako Konstituzioan eta indarrean dagoen legedian aitortutako funtsezko eskubide eta askatasunen errespetuan eta elkarbizitzaren printzipio demokratikoetan prestakuntza jasotzeko eskubidea dute.

b) Ikasleek, osoko prestakuntza jasotzeko eskubidea dute, bere nortasuna erabat garatzen laguntzen duena:

b.1) Kurrikukoa osatzen duten arlo ezberdinek, oinarrizko gaitasunen garapenan lagunduko dute, haien programazioetan islatzen den bezala.

b.2) Ikasleek, haien neurrira eginiko tutoretza-arreta jasoko dute.

b.3) Ikasleek, ikasten ari diren mailari dagokion orientazio akademikoa jasoko dute, beren beharretara eta interesetara egokituko diren ibilbide eta hautazkoak aukera ditzaten.

b.4) Aurretiko diagnostikoa egin ostean, ikasleen beharretara hobekien egokitzen diren aniztasun-arretarako neurriak ezarriko dira.

c) Ikasleek errespetatua izateko eskubidea dute.

c.1) Intimitatearen errespetua.

c.2) Kontzientzia askatasunaren errespetua, hala nola norberaren sinesmen ideologiko, erlijioso eta moralen errespetua.

c.3) Pertsona guztien aniztasunaren eta desberdintasunaren errespetua.

c.4) Eraso fisikoen, emozionalen, moralen edo bestelakoen kontrako babesa.

c.5) Elkarbizitza positiboko giroa, jarduerak normal egiteko aukera ematen duena eta errespetua eta elkartasuna sustatzen dituena.

c.6) Konfidentzialtasuna datuen tratamenduan.

d) Ikasleek objektibotasunez baloratua izateko eskubidea dute:

d.1) Ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiak ezagutuko dituzte, ebaluaziorako eta kalifikaziorako irizpideak barne, ikasgaiaren aurkezpen orriaren bitartez, ikasturte hasieran irakasle bakoitzak emanen diena.

d.2) Ikasleek eta bere legezko ordezkariek bere ikaskuntza prozesuaren bilakaeraren gaineko informazioa jasoko dute, baita horren arabera hartzen diren erabakien berri ere

d.3) Ikasleek edota bere legezko ordezkariek badute eskubidea bere ebaluaketa-probak ikusteko, azalpenak eskatzeko eta bere kalifikazioei eta ebaluaketa-probei buruzko erreklamazioak aurkezteko; ikasturte hasierako jarraibideetan ezarritako epeen arabera; ikastetxeko Kalitatea Kudeatzeko Sisteman zehazten den Iradokizunak, Kexak eta Erreklamazioak ipintzeko prozesuan finkatzen den prozesuaren arabera; eta 49/2013 Foru Dekretuaren arabera.

e) Ikasleek ikastetxeko bizitzan parte hartzeko eskubidea dute.

e.1) Ikasleek bere iradokizunak, kexak eta erreklamazioak adierazi ahalko dituzte modu hauetan:

  • Telematikoki, ikastetxeko weborriaren orri nagusian horretarako propio prestatu den galdetegi baten bidez.
  • Tutoreekin egiten diren bilkuretan.
  • Gelako ordezkarien edo Eskola Batzordeko ikasleen ordezkarien bidez
  • Zuzenean irakasleekin.

e.2) Ikasleek jolas- edo kirol-jarduerak deitu ditzazkete, ikastetxean horretarako dauden ohar-taulen bitartez. Horietan ere, Hezkuntza Komunitaterako interes orokorrekoaz izan daitezken bestelako ohar eta informazioak paratu ditzazkete, beti ere Giza Eskubideen, balio demokratikoen eta ikastetxearen hezkuntza proiektuarekiko errespetuaren esparruaren barruan badaude; eta Zuzendaritzaren aldez aurreko baimenarekin.

e.3) Ordazkarien Batzarrak eta hala eskaturik baimena lortzen duen beste edozein ikasle taldek ere, zehazten den eremua erabiltzeko eskubidea dute biltzeko eta ikasle bezala eragiten dieten gaiak eztabaidatzeko.

f) Ikasleek, aukera berdinak edukiz hezia izateko eta babes soziala izateko eskubidea dute:

f.1) Ikasleek, ikastetxeko orientazio zerbitzuaren arreta eta balorazioa jasotzeko eskubidea dute, desabantaila pertsonal, familiar, ekonomiko, sozial edo kulturaleko egoerak orekatzeko beharrezkoak diren hezkuntza-neurriak eta aniztasunari erantzuteko neurriak zehazteko.

f.2) Irakasleek behar diren informazioa eta iradokizunak emanen ditu, dagozkien ikasleei aniztasunari erantzuteko neurriak ezartzeko. Neurri horiek aplikatuko dituzte eta haien eraginkortasuna baloratuko dute.

f.3) Eskola-jazarpenaren biktima izan daitezkeen ikasleen kasuan, ikastetxeak beharrezko esku-hartzeak eginen ditu eragindako orokin, Bizikidetza Planan jasotzen den bezala. Esku-hartze horiek ikastetxeko orientatzaileak koordinatuko ditu, Zuzendaritzaren, tutorearen eta eragindakoen familiaren ezagutzarekin eta bizikidetza-arduradunaren laguntzarekin.

f.4) Familia-ezbeharretan, babesgabetasunean, tratu txarretan, terrorismoan eta abarretan, beharrezko neurriak hartuko dira ikaslea babesteko eta haren eskolatzean inpaktua txikiagotzeko, Bizikidetza Sarean koordinatuta lan eginez (ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak eta orientazio zerbitzuak osatzen dute, Berriozarko Udaleko Gizarte Zerbitzuekin eta osasunetxearekin batera).

g) Ikasleek bere osasuna babesteko eta sustatzeko eskubidea dute. Horretarako, tutoretzan eta ikasgai ezberdinetan ohitura osasuntsuak, ekintza fisikokoak eta elikadurakoak sustatuko dira.

h) Ikasleek, jasotzen den hezkuntzan, helburuen artean emakumezkoen eta gizonezkoen eskubideen eta aukeren berdintasuna sartzeko eskubidea dute.

h.1) Geletako programazio eta jarduera ezberdinetan, eta, bereziki, tutoretzan, gaitasunen garapena eta beharrezkoak diren ezagutza eta trebetasunak landuko dira, ikasleak bere beharrei erantzuteko eta bere harremanetan arduraz, autonomiaz eta independenteki aritzeko gai izan daitezen, baita erabakiak modu arduratsuan hartzeko gai izateko ere.

h.2) Geletako jarduera ezberdinetan sexista ez den hizkera erabiliko da, eta gizonen eta emakumeen balio bera aintzat hartuko da, emakumeek diziplina orotan duten jakintza berreskuratuz eta gizateriaren garapenari egiten dioten ekarpen sozial eta historikoa berreskuratuz.

h.3) Ikasleen orientazio akademikoa eta profesionala sexuari lotutako estereotipoetan oinarritutako baldintzarik gabe eginen da.

i) DBHko hirugarren mailatik aurrerako ikasleek eskolara ez joateko eskubidea dute, hezkuntza arloko erabakiekiko bere desadostasuna adierazteko.

i.1) Aipaturiko eskolara ez joateko erabakiak ez dira justifikatu gabeko hutsegite gisa hartuko, baldintza hauek betetzen badira:

  • Ikastetxeko Zuzendaritzan eta Ordezkarien Batzarrean aurkeztutako proposamena, idazki arrazoitu baten bidez. Idazkia hutsegitearen eguna baino gutxienez hiru eskola egun lehenago aurkeztu beharko da, eta deialdiaren arrazoiak, dei-egileak, eguna eta ordua aipatu beharko dira.
  • Proposamena ikastetxean DBHko hirugarren eta laugarren mailetan matrikulaturik dauden ikasle guztien %15ek sinatu beharko dute gutxienez, edo DBHko hirugarren eta laugarren matrikulaturik dauden ikasleen ordezkarien %75ek.
  • Ikasleek, bozketa sekretuaren bidez, eskolara ez joateko proposamena onartzea gehiengo osoz, ordezkarien argibideak jaso ondoren. Guztirako emaitza eta gelaz gelakoa ikastetxeko Zuzendaritzari jakinaraziko dizkio Ordezkarien Batzarrak, aurreikusitako jarduerak hasi baino bi eskola egun lehenago gutxienez.
  • Bozketa sekretua egin behar denean, jostaldiaren aurreko 10 minutuetan eginen da, une horretan gelan dagoen irakaslearen aurrean. Irakasleak aipatu diren baldintzak betetzen direla zainduko du. Une horretan ezin bada egin, jostaldiaren hurrengo 10 minutuetan eginen da. Gelako ordezkariek, bozketa ostean, akta bat beteko dute atal guztiak osatuz eta kopia bat emanen diote irakasleari eta gero horrek Ikasketa Burutzan aurkeztuko du.

i.2) Ikastetxeko Zuzendaritzak aztertuko du betebehar horiek betetzen diren eta, horren arabera, ebatziko du eskolara ez joate hori justifikatu gabeko hutsegitetzat hartzen den edo ez. Ebazpen horren berri DBHko hirugarren mailatik aurrerako ikasleei, irakasleei, Ordezkarien Batzarrari eta ikastetxeko guraso elkarteetako buruei jakinaraziko zaie idatziz.

i.3) Ikastetxeko Zuzendaritzak behar diren neurriak hartuko ditu eskolara huts egiteko erabakia betetzen ez duten ikasleek 47/2010 Foru Dekretuan aipatzen diren eskubideak erabili ahal izan ditzaten.

Ikasleen betebeharrak

a) Ikasleek, ikastea dute bere oinarrizko eginbeharra. Eginbehar honek zera dakar:

a.1) Eskolako nahitaezko jarduera guztietara joatea eta aktiboki parte hartzea.

a.2) Ikastetxeko jardueren ordutegia errespetatzea eta garaiz iristea, jarduerak ikastetxearen instalazioen barrenean izan edo kanpoan.

a.3) Ikasgai bakoitzerako eskatzen den liburuekin eta materialekin gelara joatea eta irakaslea gelan sartu ordurako prest egotea klasearekin hasteko.

a.4) Ikastea eta ahalegintzea, norberaren gaitasunen arabera garapenik handiena lortzeko.

a.5) Irakasleek agindutako zereginak eta lanak egitea eta ikaskuntzari buruzko haien jarraibideak jarraitzea.

a.6) Ikaskideek duten ikasteko eskubidea errespetatzea.

b) Ikasleek, irakasleen, Zuzendaritzaren eta irakasle ez den langilegoaren hezkuntza lana eta agintea errespetatu behar dituzte. Eginbehar honek zera dakar:

b.1) Irakasleen hezkuntza lana errespetatzea, gelan arreta emanez eta irakasleak gelan azalpenak edo argibideak ematen dituenean, dagokion ixiltasuna mantenduz.

b.2) Irakasleen eta irakasle ez den langileen argibideak obeditzea gelen barrenean izan edo kanpoan.

b.3) Hezkuntza Proiektua errespetatzea eta ikastetxeko bizikidetza-, antolakuntza- eta funtzionamendu-arauak betetzea.

c) Ikasleek, pertsonak errespetatu behar dituzte eta eskola-bizikidetza hobetzeko elkarlanean aritu behar dute. Eginbehar honek zera dakar:

c.1) Hezkuntza komunitateko kide ororen edota haren zerbitzura jarduten duten beste eragile batzuen duintasun pertsonala, zintzotasuna eta intimitatea errespetatzea. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean, Espainiako Konstituzioan eta indarrean dagoen legedian aitortzen diren arraza, jatorri, familia mota, kontzientzia-askatasuna eta uste ideologiko, erlijioso eta moralak errespetatzea.

c.2) Hezkuntza komunitateko kide ororen edota haren zerbitzura jarduten duten beste eragile batzuen ondasunak errespetatzea.

c.3) Jarrera baketsua sustatzea eta praktikatzea, indarkeria bere forma guztietan baztertuz gatazkak konpontzeko bitarteko gisa.

c.4) Bere ahalmenen arabera, sortzen diren gatazkei aurrea hartzen eta gatazkak bake bidez eta zuzen konpontzen parte hartzea.

c.5) Behar dutenei laguntza eskaintzea eta ematea, bereziki pertsona ahulenei, hala nola hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleak.

c.6) Eskola-jazarpena jasan dezaketenen babesan eta integrazioan laguntzea, ikastetxeko Bizikidetza Planeko jazarpen aurkako protokoloaren bidez ezartzen dituen neurrietan lagunduz.

c.7) Ikastetxera behar bezala jantzita eta norberaren higienea zainduta joatea. Jantziak hezkuntzako lanak eta jarduerak egoki eta ongi egiteko modukoak izanen dira eta ikaslea identifikatzeko trabarik ez dute jarriko.

d) Ikasleek ikastetxeko instalazioak, ekipamendua, altzariak eta materialak zaindu behar dituzte eta egoki erabili, hala nola ikastetxearen inguruetakoak eta eskola garraioetakoak. Eginbehar honek zera dakar:

d.1) Ikastetxeko instalazioak eta ekipamendua, larrialdietako sistemak eta hezkuntza jardueran erabiltzen diren materialak errespetatu eta zaintzea, bere balio ekonomiko eta sozialaz jabetzen direlarik.

d.2) Ingurumena errespetatzea, ikastetxean garbitasuna zainduz, ura eta energia egoki erabiliz eta hondakinak bereiziz.

d.3) Ikastetxearen inguruak errespetatzea, lorategiak, espaloiak, atariak, fatxadak, eta hormak garbi eta txukun mantenduz.

d.4) Eskola garraioko autobusak errespetatzea, ibilgailuaren osagai ezberdinen garbitasuna eta osotasuna mantenduz eta ibilgailuaren gidariaren segurtasun jarraibideak eta indarrean dagoen trafiko-araudia betetzea.