Hautazko ikasgaiak - IESO Berriozar - Ikasnova
Hautazko ikasgaiak - IESO Berriozar
Hautazko ikasgaiak
1. DBH
1. DBH
Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa
Lau urterako ikasgaia. Ikasgai hau hautatzen duten ikasleek DBH osoan ikasteko konpromisoa hartzen du.
Atzerriko beste hizkuntza bat hutsetik hasteko aukera, poliki eta modu komunikatiboan. DBHko 1. mailan hasiera-hasieratik hasten da eta ikasmailaz igo ahala, ikasgaiaren maila ere igotzen doa.
Kultura frantsesari buruzko gaiak lantzen dira. Ikasle frantsesekin postaz elkartrukeak egiten dira. Eguneroko egoerak planteatu eta komunikazioa sortzen da. Beharren arabera hiztegia eta gramatika ikasten da.
Pintura, diseinu, komiki eta artisautzarekin zerikusia duten jarduera plastiko eta sortzaileen interesa duten ikasleei zuzendua.
Ilusio optikoak eta efektu bisualak. Jostailu optikoak: mugimendu-ilusioa sortu.
Diseinuaren oinarriak. Estanpazioa eta grabatuak.
Komiki bat sortu. Animazioa. Artea ingurunean: arte urbanoa eta "land art" (artea naturan)
Oinarrizko Matematikak
Helburua, 1. DBHko matematika arruntak ikasgaiaren edukiak sendotzea eta bermatzea da. Errefortzu eta errepaso jarduerak egiten dira.
Zenbaketa, kopurua, erlazioak eta finantza hezkuntza. Magnitudea eta neurketa. Irudi geometrikoak. Funtzioak eta pentsamendu konputazionala. Datuak antolatzea eta aztertzea.
2. DBH
2. DBH
Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa
Bigarren urtez hizkuntza honekin.
Soilik aurreko urtean Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.
Oinarrizko Hizkuntza Trebetasunak
Hizkuntzaren gure ezagutza indartzea da helburua, komunikatzen garenean trebeagoak izan gaitezen. Egokia Gaztelanian hobetzeko eta kontzeptuak errepasatzeko.
Irakuarriaren ulermena, idazketa sortzailea eta ahozko testuen sorkuntza landuko dira.
Beste eduki batzuk ere idartzen dira: ortografia, puntuazio-markak eta kategoria gramatikalak, testu-tipologiak (narrazioa, deskribapena, elkarrizketa eta azalpena) eta idatzizko egunkariak.
Matematikak Sakontzen
Helburua, matematika ikasgaiaren edukiak zabaltzea eta aberastea da. Matematikak gustuko dituen ikaslearentzat.
Arazoak konpontzeko estrategiak lantzen dira. Egiten diren urratsak zehatz adierazten ikasten da. Geometria matematikoa puntu sortzaileago batetik lantzen da. Zenbakiekin jolasten da.
Let's English
Ikasturte honetan ez da G ereduan talderik sortu.
Ingelesa sakontzea gidaturiko practika baten bidez, podcastak, mahai-jokoak eta sormenezko testuak sortzeko.
3. DBH
3. DBH
Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa
Hirugarren urtez hizkuntza honekin.
Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.
Teknologia Tailerra
1. eta 2. mailetako teknologiaren jarraipena da.
Hainbat gai eta prozesu aztertzen dira eta tailerrean esperimentatzen dira proiektuen bitartez eta txosten teknikoak egiten dira.
Arazo teknologikoak konpontzeko prozesua. Plastikoak. Eraikuntzako materialak. Adierazpen- eta komunikazio-teknikak. Makinak eta mekanismoak. Elektrizitatea. Sare informatikoak eta Interneta.
Gaitasun Digitalaren Garapena
Ikasturte honetan ez da talderik sortu.
Arazo tekniko errazak identifikatzen eta ebazten ikasten da, gailuak etxeko-sareetara konektatzen eta konfiguratzen, hardwareari eta sistema eragileei buruzko ezagutzak aplikatuta, eguneroko erabilera duten informatikako zein komunikaziorako tresnak eta instalazioak kudeatzeko.
Ikaskuntzako ingurune pertsonala konfiguratzen ikasten da etengabeko ikaskuntza optimizatzeko eta kudeatzeko.
Ongizate digitala sustatzen duten ohiturak garatzen dira, gailuak, datu pertsonalak eta norberaren osasuna babesteko.
Herritartasun digital kritikoa gauzatzen da, sarean egin daitezkeen ekintzak ezagutuz eta horien ondorioak identifikatuz, teknologiaren erabilera aktiboa, arduratsua eta etikoa egiteko.
Ikasturte honetan ez da D ereduan ez da talderik sortu.
Zinema eta literatura gustuko duten ikasleentzat.
Zinemaren hastapenak eta literaturarekin duen harrema.
Zineman agertzen ohi diren teknikak ikusten dira (plano motak, anguloak, montajea, kamararen mugimendua...).
Zinemaren genero ezberdinak lantzen dira. Filmak ikusi eta horien fitxa teknikoak egiten ikasten da. Kritikariaren papera hartzen da, filmak baloratuz eta iritzi pertsonala emanez.
Ikasturte honetan ez da talderik sortu.
Helburua da ikasleei zibilazio greko eta latindarren ikerketarako lehen hurbilketa orokor bat erraztea, literaturaren, artearen, filosofiaren, zientziaren eta hizkuntzaren arloetan, alderdi horietako askok mendebaldeko kulturan duten iraupenaz, eraginaz eta presentziaz jabetu daitezen.
Hizkuntza-esparruko edukiak, norberaren hizkuntzaren ulermenean sakontzera bideratuak.
Beste arloko edukiak: geografia, historia, erlijioa, artea, gizartea eta egunerako bizitza, literatura eta gaur egun bizirik dirauena.
Let's English Again
Ikasturte honetan ez da talderik sortu.
Ingelesa sakontzea gidaturiko practika baten bidez, podcastak, mahai-jokoak eta sormenezko testuak sortzeko.
4. DBH. Ibilbideko hautazkoak (A, A-plur, G eta G-plur)
4. DBH. Ibilbideko hautazkoak (A, A-plur, G eta G-plur)
Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionala
Hautazko EZ eskuragarria Ibilbide Zientifikoan.
Gizartean bizitzea. Giza- eta gizarte-zientziak.
Autoezagutza eta ikaskuntza. Trebetasun pertsonalak.
Sozioekonomia. Lan-orientazioa
Ekonomia eta Ekintzailetza
Hautazko EZ eskuragarria ikasturte honetan.
Ekonomiari sarrera: ondasunak eta zerbitzuak, merkatuak, eragile ekonomikoak eta bestelako kontzeptuak (ziklo ekonomikoak, errenta, inflazioa, aurrezpena eta zorpetzea…)
Norberaren analisia: trebetasun pertsonalak eta sozialak garatzea eta erronkei aurre egiteko estrategiak eskuratzea.
Proiektu ekintzaile bat egitea: asmatzea, gauzatzea eta baliozkotzea.
Teknologia
Ikasturte honetan derrigorrezkoa ibilbide orotan.
Proiektu teknologikoak kudeatzeko estrategiak. Eskuz eta mekanikoki fabrikatzeko teknikak. Produktuak eta materialak. Proiektu baten aurkezpena eta zabalkundea. Sketchup: diseinu grafikoa eta 3D modelaketa.
Elektrizitatearen berrikuspena. Elektronika analogikoa eta digitala. Oinarrizko pneumatika.
Arduino: pentsamendu konputazionala, automatizazioa eta robotika.
Teknologia jasangarria: arkitektura bioklimatikoa eta energia aurreztea eraikinetan.
Arazo tekniko baten identifikazioa eta formulaziotik bere konponbide konstruktiboa arte, aurrera egiten ahalbidetzen duten trebetasunak eta metodoak garatzen dira.
4. DBH. Hautazko libreak (G eta G-plur)
4. DBH. Hautazko libreak (G eta G-plur)
Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa
Laugarren urtez hizkuntza honekin.
Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.
Ingelera Mintzamen Tailerra
Helburua da, orain arte aurreko urteetan Ingelesa ikasgaian ikasi dena paraktikan ipintzea entzuten eta hitzegiten.
Interneten informazioa bilatzen eta aukeratzen ikasten da, ondoren idatzizko testuak sortzeko eta taldearen aurrean aurkezteko.
Benetazko hizkuntza-egoerak sortzen dira jokuen bitartez, indibidualak eta taldekoak, ingelesez hitzegiteari beldurrak uxatzeko.
Ohitura Osasuntsuak
Ikasturte honetan ez da talderik sortu.
Elikadura eta nutrizioa artean bereizten eta elikadura osasuntsua zertan datzan jakiten ikasten da. Elikaduraren eta osasunaren arteko lotura. Jarduera fisikoaren eta osasunaren arteko lotura. Legezko eta legez kanpoko drogak.
Gure garaiko gaixotasun nagusiak: minbizia, gaixotasun kardiobaskularrak eta arnasketakoak. Sortzetiko anomaliak, gaixotasun genetikoak eta bestelakoak.
Ingurumenaren eta osasunaren arteko lotura (kutsadura, eragile kaltegarriak, tabakismoa). Garapen iraunkorra.
Lehen sorospenei buruzko oinarrizko ezagutzak.
Lanbide Hastapenak
Enpresari sarrera eta kooperatiba. Proiektua, lantaldea eta irudi korporatiboa.
Merkatua, produktua, prezioa eta publizitatea.
Banaketa, salmenta eta diruzaintza.
Enpresa txiki eta bakar bat sortzea eta kudeatzea proposatzen zaie ikasleei. Gaitasun eta eduki ekintzaileak garatuko dituzte, bizitza profesionalari gagozkion gauzak deskubrituz eta eginez.
Enpresa bat hutsetik sortzea eta bertan benetan lan egitea da, zalantzarik gabe, askotariko gaitasunak garatzeko eta deziplina anitzeko ezagutza lortzeko modurik nabarmen eta eraginkorrenetako bat.
Bakarko lana eta taldekakoa konbinatzen dira.
Filosofia
Ikasturte honetan ez da talderik sortu
Zientzia Aplikatuak
Soilik Ibilbide Aplikatuan.
Ikasturte honetan ez da talderik sortu
Lurra sistema gisa eta garapen jasangarria: lurraren geruzak eta fenomeno geologikoak.
Giza gorputza eta osasuna: bizi-funtzioak, osasuna eta prebentzioa.
Interakzioak eta energia: mugimendua eta indarra, energia eta elektrizitatea.
Materia eta bere aldaketak.
Oinarrizko abilezia zientifikoak: metodologia zientifikoa.
4. DBH - D eredua
4. DBH - D eredua
D eredukoek 2 hautazko ikasgai multzo dituzte Ibilbide Zientifikoan. Talde bakoitzean ikasgai bakarra aukeratu behar dute.
Frantsesa bi multzoetan ageri da. Frantsesa egiten duenak, edozein multzotik hartu dezake.
Gainontzeko ibilbideetan hautazko multzo bakarra dute.
Hautazkoen 1. multzoa (soilik Ibilbide Zientifikoan)
Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa
Laugarren urtez hizkuntza honekin.
Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.
Prestakuntza eta Orientazio Pertsonala eta Profesionala
Aurten ez da eskeini Ibilbide Zientifikoan.
Derrigorrezkoak gainontzeko ibilbideetan.
Gizartean bizitzea. Giza- eta gizarte-zientziak.
Autoezagutza eta ikaskuntza. Trebetasun pertsonalak.
Sozioekonomia. Lan-orientazioa
Adierazpen Artistikoa
Teknika grafiko-plastikoak. Marrazketa- eta pintura-teknikak. Abangoardia artistikoen alternatibak. Estanpazio-teknikak. Grafitia eta horma-pintura. Birziklapenaren artea.
Argazkigintza, ikus-, ikusentzunezko- eta multimedia-hizkuntza. Irudi finkoaren narratiba: laukiratzea, ikuspuntuak eta angeluazioa. Argazkigintza analogikoa. Argazkigintza digitala. Ikus-entzunezko narratiba: fotograma, sekuentzia, eszena, planoa eta muntaia. Gidoia eta storyboarda. Publizitatea. Animazioko oinarrizko teknikak.
Marrazketa teknikoa. Proiektuen plangintza. Sistema diedrikoa. Kotatzea. Aurretiko bistako krokisa eta lantegiko planoa. Isometrikoan egindako marrazkiak. Eskalak.
Hautazkoen 2. multzoa (ibilbide orotan)
Atzerriko bigarren hizkuntza: Frantsesa
Laugarren urtez hizkuntza honekin.
Soilik aurreko urteetan Frantsesa egin duenak hautatu dezake ikasgai hau. Jada frantsesa ezagutzak dituenak ere hautatu lezake.
Ingelera Mintzamen Tailerra
Ikasturte honetan ez da talderik sortu
Helburua da, orain arte aurreko urteetan Ingelesa ikasgaian ikasi dena paraktikan ipintzea entzuten eta hitzegiten.
Interneten informazioa bilatzen eta aukeratzen ikasten da, ondoren idatzizko testuak sortzeko eta taldearen aurrean aurkezteko.
Benetazko hizkuntza-egoerak sortzen dira jokuen bitartez, indibidualak eta taldekoak, ingelesez hitzegiteari beldurrak uxatzeko.
Lanbide Hastapenak
Enpresari sarrera eta kooperatiba. Proiektua, lantaldea eta irudi korporatiboa.
Merkatua, produktua, prezioa eta publizitatea.
Banaketa, salmenta eta diruzaintza.
Enpresa txiki eta bakar bat sortzea eta kudeatzea proposatzen zaie ikasleei. Gaitasun eta eduki ekintzaileak garatuko dituzte, bizitza profesionalari gagozkion gauzak deskubrituz eta eginez.
Enpresa bat hutsetik sortzea eta bertan benetan lan egitea da, zalantzarik gabe, askotariko gaitasunak garatzeko eta deziplina anitzeko ezagutza lortzeko modurik nabarmen eta eraginkorrenetako bat.
Bakarko lana eta taldekakoa konbinatzen dira.
Filosofia
Ikasturte honetan ez da talderik sortu.
Zientzia Aplikatuak
Soilik Ibilbide Aplikatuan.
Ikasturte honetan ez da talderik sortu.
Lurra sistema gisa eta garapen jasangarria: lurraren geruzak eta fenomeno geologikoak.
Giza gorputza eta osasuna: bizi-funtzioak, osasuna eta prebentzioa.
Interakzioak eta energia: mugimendua eta indarra, energia eta elektrizitatea.
Materia eta bere aldaketak.
Oinarrizko abilezia zientifikoak: metodologia zientifikoa.
Zientziak Sakontzen
Soilik Ibilbide Zientifikoan.
Oinarrizko abilezia zientifikoa: lan esperimentala eta ikerketa proiektuak, hizkuntza zientifikoa, informazio zientifikoa intrepretatzeko eta ekoizteko estragegiak.
Proiektu zientifikoa: hipotesiak, galderak eta aieruak. Informazioa bilatzea. Emaitzak komunikatzeko tresnak. Informazio zientifikoaren iturri fidagarriak.
Lurra unibertsoan. Materia: konposatu kimikoak, nomenklatura ez-organikoa, nomenklatura organikorako sarrera.
Energia: energiaren forma, energia transferentziak eta energia gure munduan.
Geologia: erliebea eta paisaia, geosferaren egitura eta dinamika, ebaketa geologikoak.