Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna 2022

2022/11/24

Txartel-gortinak

Genero Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat ekintza egin ditugu gaiari buruz tutoretzetan, Hezkuntza Arretako / Balio Etikoko saioetan eta gainontzeko ikasgaietan. “Abendu egutegi” bat ere egin da. 

 

Abendu egutegi honetan, ikasleek txartel batean genero-indarkeriaren aurkako mezu ezberdinak idatzi edota marraztu dituzte, Ane Etxegoienen eta Itziar Ituñoren  “NO ES NO… EZ DA EZ…” abestia entzutetik abiaturik (frantsesez, euskaraz eta gaztelaniaz).

​​​​​​​

Txartel horiek eskolen hasieran ireki dira eta arbelan kopiatzen ziren (egun osoan zehar idatzita egoten zirelarik), hausnarketa kritikoa lortzeko.

 

Azkenik, txartel-gortina batzuk egin ditugu, eta institutuko sarreran jarri ditugu. Azken helburua da azaroaren 25ean txartel-gortin horiek institutuko kanpoko hesian ipintzea da, pankarta baten ondoan.


 

Eserlekua margoturik

Ekintza horrez gain, KBU ikasleek patioko eserleku bat morez margotu dute errebindikazio-ekintza gisa, ikastetxeko ikasleek hori ikusterakoan edo bertan eseritzen direnean egon honetaz oroit daitezen.

​​​​​​​
​​​​​​​