Gabonetako apainketak

2023/01/17

GABONETAKO ZUHAITZA BERRERABILITAKO MATERIALAREKIN

 

 

Materialak berrerabiliz eta haien bazitza baliogarria luzatuz, 2030 Agendaren Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) lantzen ari gara.

Hori dela eta, DBHko 1. mailako Plastika Tailerra hautazko ikasgaiko ikasleek eta D ereduko Dibersifikazio Kurrikularraren 3. mailako ikasleek Gabonetako zuhaitz bat egin zuten A25 egunerako sortu ziren txartelak berrerabiliz.

  

 

Eskerrik asko material bati bigarren bizitza emateagatik!


  

GABONETAKO INSTALAZIO MUGIKORRA

Ikastetxearen sarrera nagusia elementu geometrikoez egindako instalazio mugikor batekin apaindu zen, Alexander Calder artistarengan inspiraturikoa.


Obra maila artean eta lankidetzan egin zuten Plastika, Ikus eta Ikusentzunezko Hezkuntza ikasgaian, 2. eta 3. mailako gaztelania eleanitzeko ereduetako (G-plur eta A-plur) ikasle guztiengandik; eta 4. mailan ikasgaia hautazkotzat duten ikasleengandik 

​​​​​​​

 

Dekorazio hau osatzen duten izarrak konplexutasunean aldatzen dira, dagokien taldearen arabera. Horiei, aldi berean, elementu estetiko eta geometriko desberdinak dituzten apaingarriak gehitu zaizkie, multzoari kolorea eta bizitasuna ematen diotenak.