Familiei orientabidea - IESO Berriozar - Ikasnova
Familiei orientabidea - IESO Berriozar
Familiei orientabidea
Ikastetxeak orientazio-zerbitzu bat du aste osoan zehar, ikastetxeko orientatzaileen eskutik. Zerbitzu horren egitekoa da, besteak beste, behar duten ikasleei edo familiei eman beharreko laguntzak aztertzea eta bideratzea.
Zerbitzu horretaz arduratzen diren pertsonek tutoreekin eta gainerako irakasleekin koordinaturik lan egiten dute, ikasleen banakako kasuak artatzen dituzte eta familiekin lan-saioak izaten dituzte. Gure inguruko gizarte eta mediku zerbitzuekin ere sarean lan egiten dute.