Eguneroko arauak

Ikasleen sarrerak eta irteerak

Ikasle guztiek bere gelatik hurbilen dagoen atea erabiliko dute ikastetxera sartzeko edo ikastetxetik irteteko.

Berandu iristen diren ikasleak, sartuko dira beti ate nagusitik.

Geletara sartzea

Ikasle guztiek gelara sartzeko eskubidea nahiz eta berandu iritsi, hori bai, EDUCA plataforman atzerapen bat izanen du. Atzerapena 10 minututik gorakoa izanez gero falta bat izanen du.

Ikastetxetik irtetea eskola-egunean zehar

Ikasleren batek ikastetxetik atera beharko balu eskola-orduetan zehar, edozein kausagatik, ate nagusia erabiliko du beti eta familiaren idatzizko edo telefonoz emaniko baimen batekin, familia bera ikaslearen bila etortzen ez bada.

Osagarrizko edota eskolaz-kanpoko jarduerak

Talderen bat ikastetxetik irten behar duenean osagarrizko edota eskolaz-kanpoko jarduera batengatik, ate nagusia erabiliko du, bai irtetean bai itzultzerakoan ere.

Irakasleek atezainei jakinaraziko die nora eta ze taldeekin doan.

Geletatik irtetea

Ikasleek ez dute gelatik irten behar (beste irakasle batekin hitzegiteko, Zuzendaritzarekin hitzegiteko, etab.), une horretan klasea ematen ari den irakasleak baimena ematen ez badio behintzat.

Ikaslea baimenik gabe gelatik irteteak bizikidetzarako falta larri bat (BLKJ) dakar.

DBHko 1. mailako ikasleak ez dira bakarrik irtengo beste geletara mugitzeko (bikoizketak, hautazkoak, musika, tailerra, etab.). Haiekin klasea izanen duen irakasleak bere bila joanen da gelara eta saio bukaeran ikasleekin itzuliko da gelara.

Patiora irtetea

Irakasleek ziurtatuko dute ikasleek otarteko aluminiozko paperak gelako zakarrontzira botatzen dutela patiora irten aurretik.

Hirugarren saioan tutoretza gelatik kanpo (gorputz hezkuntza, teknologia, plastika, musika, laborategiak, etab.) klasea ematen duen irakasleak, ikasleekin tutoretza gelara itzuliko da txirrina jo aurretik, atea irekiko die sar daitezen, ikasleak hamarretakoa hartu arte itxarongo du eta denak patiora irten direnean, atea itxiko du.

Eskailerak

Ikasleak, bere geletatik gertuen dauden eskaileretatik joanen dira beti beste solairuetan dauden beste geletara mugitzeko, hala igotzeko nola jeizteko ere.

Larrialdietako irteerak

Larrialdietako irteerak, gela bakoitzaren barruan ikusgai dagoen Ebakuazio Planak adierazten dituenak izanen dira.

Debekaturik dago beheko solairuko larrialdietako irteera erabiltzea patiora irteteko.

Balonen erabilera jostaldian

Patio eremuan, badira kirol-gune ezberdinak zeinetara ikasleak joaten ahal dira jostaldian zehar kirola egitera.

Hauexek dira guneak: estalkian dagoen boleibolerako sare bat, saskibaloirako 10 saski (4 estalkian eta 6 eremu irekian) eta 2 ate eremu irekian.

Jarduera hauetarako, ikasleek Ikastetxekoak diren hainbat baloi eskura dituzte. Bizikidetza arazoak ekiditeko, komeni da ikasleek bere balonik ez ekartzea. Eskura dituzte saskibaloirako, futbolerako eta boleibolerako balonak.

Balonak, atezaintzak jasoko dira jostaldi hasieran eta patiotik sartzeko lehenengo musikarekin itzuli beharko dira. Atezainek adieraziko dute nork jasotzen duen balona eta hura izanen da itzultzeko arduraduna.

Mugikorraren erabilera

Ikasleek ez dute mugikorrik erabili behar Ikastetxean. Ekartzen badute atezaintzan utzi beharko dute gelara sartu aurretik eta eskola-eguna amaitzerakoan jaso.

Mugikorra erabiliko badute helburu didaktikoekin, irakasleren batek hala eskaturik, hauxe da protokoloa: atezaintzan utzi behar dute Ikastetxera ailegatzerakoan, ondoren, behin irakasleak Zuzendaritza Taldeari eta atezainei jakinarazi ostean, ikasleek mugikorra jasoko dute atezaintzatik eta jarduera amaitu bezein laister utziko dute berriz.

Irakasleren batek ikasleren bat mugikorrarekin ikusten badu, eskatuko dio. Ematen badu, irakasleak Zuzendaritzako bulegora eramanen du mugikorra. Ikasleak badu familiak sinaturiko onespen bat zeinaren arabera ezin da mugikorrik ekarri eta ekartzearen ondorioa hiru hilabetez konfiskatzea dela. Ez dakar bizikidetza parterik.

Ematen ez badu, Zuzendaritzara joateko eskatuko zaio. Ez emateak bai dakar bizikidetza parte bat, agindua ez betetzeagatik.

Irakasleek saihestu behar dute mugikorra gelan erabiltzea, premiarik handieneko egoeretan ez bada. Adibidea eman behar da.

Mugikorrarekiko familien konpromisoa

Korridoreak eta txikleak

Eraikin barruan ikasleek ez dute txiklerik jan behar. Irakasleren batek ikasleren bat ikusiko balu txikle jaten, 14:30etan ikastetxean geratuko da Hezkuntza Komunitatearentzako lanak egiten.

Ikasleek ez dute korridorera irten behar klase artean (beste gela batera mugitzeko ez bada). Irakasleren batek ikasleren bat ikusiko balu korridore batean arrazoizko kausarik gabe, 14:30etan ikastetxean geratuko da Hezkuntza Komunitatearentzako lanak egiten.

Eraikinaren erabilera arduratsua

Ikastetxea erabilera komunekoa da, beraz erabiltzen dugunok gara sor daitezken kalte guztien erantzuleak. Kontu haundiz erabili eta zaindu behar dugu.

Gelen egoera, ordena eta garbitasuna, erabili dutenen irakasleen eta ikasleen ardura izanen da. Ikastetxeko pertsona guztiek hobetu beharreko helburua da.

Guztiz debekaturik daude grafitiak eta pintaketak hala eraikinaren barrukaldean nola kanpokaldean.

Gelan kalteren bat agertzen denean, erantzulea nor izan den jakiteko saiakeran eginen dira eta lortu ezean, ikasle guztien artean konponduko da edo konponketaren zenbatekoa ordainduko da.

Gera orotan badira kartoizko paperontzi bat papera birziklatzeko eta tapadun beste ontzi bat gainontzeko ondakinentzako. Egoki erabiltzea erregutzen da.

Komunak

Komunak irekirik mantenduko dira eskola-saioetan zehar. Zaintzan dauden irakasleek, saio bakoitzeko azken bost minutuetan zehar itziko dituzte eta ondorengo saioaren lehenengo 5 minutuetan zehar irekiko dituzte berriz.

Komunen erabilera 3 ikaslera mugatuko da saio bakoitzeko. Ez da baimenduko klaseko lehenengo 5 minutuetan zehar komunera irtetea, ez eta azkenengo 5 minutuetan ere, itxirik bait daude.

Jostaldian zehar itxirik mantenduko dira.

Ikasleek bere gelatik hurbilen dagoen komunera joan behar dute. Horrela egiten ez dela ziurtatzen bada, arreta deituko zaie. Inoiz ez da komunera irtengo ikasle bat baino gehiago aldi berean.

​​​​​​​Liburutegia

Liburutegia, Ikastetxearen pertsona guztiek erabili ahalko duten eremu bat da eta bere baliabide guztiak eskura daude.

Liburutegi orotan bezala jokaera egokia eskatuko da eremu honetan: materialak zaintzea eta egoera ezin hobean itzultzea, etab.

Bikoizketak

Badira Ikastetxean hainbat bikoizketa gela. Ikasleen mugikortasuna ahalik eta gutxiena izateko pentsaturik daude. Solairu orotan banaturik daudenez, ahal denean behintzat, ikasleak ez dira solairu batetik bestera mugituko.

Ikasturte hasieran, maila eta behar bakoitzeko aurreikusten diren bikoizketak adieraziko dira. Gela hauetara ikasleak beti lagunduta mugituko dira dagozkien irakasleekin, eta Ikastetxetik joanen dira biderik motzenetik ordenaturik eta ixilik.

Irakasleek gelak ordenaturik eta garbi utzi behar dituzte (mahaiak ongi kokaturik, arbela ezabaturik, etab.)

Berariazko eremuak

Plastikako gela, tailerrak, laborategiak, musika gela, gimnasioa eta abarrekoak dira.

Gela hauek lehentasunez erabiliko dira dagozkien ikasgaietako saioetan, beraz ikasleak beti egonen dira dagozkien irakasleekin, inoiz ez bakarrik.

Kalterik izatekotan, erabili dituzten irakasleak eta ikasleak izanen dira erantzuleak.

Irakasleen zaintzak

Zaintzan dauden irakasleek ondorengo lanak egiten dituzte:

1 Irakasle Gelara doa eta klase saioren bat betetzeko beharra dagoen ala ez begiratzen du.

2 Beharra dagoenean, aginduriko lana jasotzen du, dagokion gelan betetzen du eta egon daitezken hutsegiteak edo gertakariak adierazten ditu.

3 Berariazko zaintzarik ez dagoenean Ikastetxeko solairuetatik mugituko dira, gela orotan irakasle bat dagoela egiaztatzeko, eta irekirik dauden ateak itxiko dituzte. Halaber, komunetatik pasako dira, eta kalterik ez daudela ziurtatu.

Irakasleko zaintzak patioan

Jostaldian zehar ikasleak ezin dira atera ikastetxeko eremutik at, gure DBHko ikasleentzako oraingo araudiak derrigortzen duen bezala, behintzat idatzizko justifikantea atezaintzan aurkeztu ez badute edota bere senideak haren bila etorri ez badira

Hauexek dira irakasleek behatzen dituzten eremuak patioko zaintzetan:

Sarrera-atea, rokodromoa eta jolasak

Irakasleek sarrerako atea eta rokodromoaren zatia kontrolatuko dituzte, eta inor ez dadila gimnasioaren atzealdera sartu. Jokoak banatu eta jasotzeaz arduratuko dira.

Atezaintza ondoko atearen kanpoaldea

Ikasleak atera direnean eraikinera sartzeko atea ixiko du irakasleak, eta eremu horretan kokatuko da. Eraikinera ikaslerik ez dela sartzen ziurtatuko du. Bizikleten eremuan inor ez dagoela ere ziurtatuko du. Atsedenaldian zehar, ikasleek komunera joateko eskatu ahal izango du. Beti banako joango dira.

Ikasleen sartzeko atearen kanpoaldea

Ikasleak patiora ateratzen direnean irakasleak atea itxi eta patioan geratuko da eremu hori kontrolatuz. Klasera bueltatzeko musika jotzen duenean ateak ireki eta eutsiko ditu. Atsedenaldian zehar ikasleek komunera joatekoeskatzen badute, esango zaie atezaintzaren atetik joan behar dutela

Mahaiak eta ikastetxearen atzekaldea

Irakasleak joku-eremua eta berdeguneko mahaiak kontrolatuko ditu. Era berean, kontrolatuko du ikastetxeko atzekaldera inor ez dela joaten eta larrialditarako atetik inor ez dela irteten.

Atezaintzako komunak

Irakasleak ziurtatuko du komunak egoki erabiltzen direla jostaldian zehar, ikasleen sarrerak ete irteerak antolatuz eta komunak egoera onean geratzen direla egiaztatuko du.

Hesiak (2 kide)

Irakasleek hesiak kontrolatuko dituzte estalkitik sarrera-ateraino. Paseatzen ari diren bitartean, ikasleak zainduko dituzte, bizikidetza ona ziurtatuz. Ikasleak hesietara hurbiltzen direla ikusten badute edo beste aldean norbait badago, erretiratzeko eskatuko diete.

Ibiltaria

Irakasleak patioaren barrualdea zainduko du ateetatik ginmarioraino. Beste eremuren batean zaintza-irakaslea faltako balitz, haren eginkizunak beteko ditu dagokion irakaslea agertu bitarte.

Estalkia eta kirol eremua

Irakasleak, kirol-guneetan bizikidetza egokia zainduko eta kudeatuko du. Estalkian eta ateak dauden patio zatia. Gainerako tokietan ezin da baloiarekin jolastu.

Eraikinaren barrualdea

Zuzendaritza taldeko kideren bat eraikinaren barruan egongo da jostaldietan, gerta daitezkeen larrialdietarako.

Irakasleko zaintzak patioan eguraldi txarrarekin

Eguraldi txarragatik ikasleek ezin badute jostaldian patiora atera, sabuespenezko neurri gisa, megafoniaz jakinaraziko da ez ateratzeko erabakia.

Ikasleek patiora ateratzeko erabakia hartu ahalko dute baina behin atera direlarik ezinen dira gimnasiora joan.

Patiora ez ateratzea erabaki dutenek, gimnasiora sartuko dira institutuko barruko sarbidetik.

Zaintzan dauden irakasleen honelaxe aldatuko dituzte bere egoteko tokiak:

> Sarrera-atea, rokodromoa eta jolasak - Gimnasiora doa.

> Atezaina ondoko atearen kanpoaldea - Eginkizun berdinak ditu eta gainera patiora sartzeko kanpoko atea zainduko du.

> Ikasleen sartzeko atearen kanpoaldea - Eginkizun berdinak ditu.

> Mahaiak eta ikastetxearen atzekaldea - Gimnasiora doa.

> Atezaintzako komunak - Eginkizun berdinak ditu eta kirol eremua zainduko du.

> Hesiak - Gimnasiora doa.

> Ibiltaria - Gimnasiora doa.​​​​​​​ Ikasleei sarbidea errazteaz arudiratuko da, eta aldageletara sartzeko atean agongo da guardian.

> Estalkia eta kirol eremua - Eginkizun berdinak ditu.

> Eraikinaren barrualdea - Eginkizun berdinak ditu.

Ezohiko egoerak

 

Batzutan, eguneroko arauetan azaltzen ez diren egoerak izan daitezke.

Jarraian zehazten da nola jokatuko lukete irakasleek horrelako egoera baten aurrean.

Ikastetxean egon behar ez den norbaitekin topo egin (nagusia zein adintxikia)

Galdetuko zaio nor den eta zergatik dagoen ikastetxean:

  • Ikastetxean egon behar ez balu, alde egiteko eskatuko zaio. Atezainei edota Zuzendaritza Taldeko kideren bati jakinaraziko zaie.
  • Benetan ikastetxean egon behar balu, tutoreak edo Zuzendaritza Taldeko kideren batek hitzordua eman diolako, lagunduko zaio. Gogoraraziko zaio atezaintzatik pasa behar izan zuela han galdetzeko eta zai geratzeko.

Borrokak eta erasoak

Borrokaren edo erasoren baten aurrean, irakasleek eskuhartuko dute egoera okerrera ez egiteko. eta saiatuko dira bertan direnak elkar aldentzen eta egoera lasaitzen.

Jende pilaketak sortzea ekidingo da eta konfidantzazko ikasleei laguntza eskatuko zaie, atezainei edota irakaslego zein Zuzendaritza Taldeko kideren bati ohartarazteko .

Borroka edo erasoa ondoren, inplikaturiko ikasleen familiei, tutorei eta Zuzendaritza Taldeari jakinaraziko zaie.

Zauriturik egonez gero, senideekin harremanduko dira eta gertaturikoaren berri azaldu.

Borroka edo eraso bat dagoenean, inplikaturiko pertsonekin hitz eginen da:

  • Gertaturikoa aitortzeko prest badaude, egoera konpontzen saiatuko da, bitartekaritza bat eginen da eta kasu bakoitzari dagozkion neurriak ezarriko dira. Hitzarturikoaren berri jakinaraziko zaie familiari eta tutoreei.
  • Hitzegiteko prest ez badaude, eguna etxean bukatuko dute. Itzultzen direnean, bitartekaritza prozesuari berriz ekingo zaio, gertaturikoari buruz hitz eginen da eta dagozkion neurriak ezarriko dira. Hitzarturikoaren berri jakinaraziko zaie familiari eta tutoreei.

Osasun egoerak

Irakasleek ikusgai dute irakasle gelan eta weborrian zein ikaslek duten osasun egoera bereziren bat. Horrela, behar izatekotan, behar den bezela ikasle horien hartatu ahalko dituzte.

Bestalde, osasun krisi egoera ezberdin egon daitezke: zorabioak, atakeak, hauzturak, esginzeak, etab. Irakasleek jarraitu behar duten protokola berbera da:

  • Lasaitasuna mantentzen saiatu.
  • Kalteturiko ikaslearen inguruan jende pilaketak ekidin.
  • Kalteturikoarekin hitzegin eta egoeraren larritasuna aztertu.
  • Ikaslea bakarrik ez utzi.
  • Zaintzako irakasleari edota Zuzendaritza Taldeko kideren bati jakinarazi.
  • Familiarekin harremandu ahalik eta laisterren eta egoera oso larrietan 112ari hotsegin.
  • Tutorea eta Zuzendaritza Taldea jakinarazi.

Kaltetua osasunetxera eraman behar bazaio eta bere kabuz baliatzen bada, berarekin egon den irakasleak lagunduko dio. Atezaintzak jakinaraziko da nor eta nora eramaten da.