Klaustroa

Irakasleen Klaustroa ikastetxean parte hartzeko irakasleek duten berezko organoa da eta ikastetxeko irakaskuntza arloko alderdi guztiei buruz plangintza egiteko, koordinatzeko, jakinarazteko eta, hala behar denean, erabakiak hartzeko ardura dauka.​​​​​​​

Osaera

Klaustroa ikastetxean ari diren irakasle guztiek osatuko dute, ikastetxeko zuzendaritza taldeko kideak eta orientatzailea barne. Horren buru institutuko Zuzendaria izanen da.​​​​​​​

 

Eskumenak

  • Zuzendaritza taldeari eta Eskola Batzordeari proposamenak igortzea ikastetxeko Hezkuntza Proiektua eta Urteko Programazio Orokorra prestatzeko.
  • Kurrikuloaren konkrekotasuna eta proiektuen eta Urteko Programazio Orokorraren hezkuntza-arloak onetsi eta ebaluatzea.
  • Ikasleen orientazioari, tutoretzari, ebaluazioari eta berreskuratzeari dagozkien irizpideak ezartzea.
  • Pedagogi saiakuntza eta ikerketaren arloko ekimenak eta ikastetxeko irakasleen formakuntzarako ekimenak bultzatzea.
  • Eskola Batzorderako ordezkariak hautatzea eta zuzendariaren hautaketan parte hartzea, Legeak ezartzen duen moduan.
  • Zuzendaritzarako hautagai-zerrendak eta hautagaiek aurkeztutako zuzendaritza-proiektuak ezagutzea.
  • Ikastetxearen funtzionamendu orokorra eta eskola-errendimenduaren eta ikastetxeak parte hartzen dituen barne- zein kanpo-ebaluaketen emaitzen bilakaera aztertu eta balioetsi.
  • Ikastetxeko antolakuntza- eta funtzionamendu-arauak jakinaraztea.
  • Disziplinazko gatazken ebazpenak eta zigorren ezartzea ezagutzea, araudiaren araberakoak direla zainduz.
  • Ikastetxeko bizikidetza lagunduko duten neurri eta ekimenak proposatzea.​​​​​​​