Chromebook mailegutza

​​​IkasNOVA izeneko Hezkuntzaren Eraldaketa Digitalerako Estrategiaren barruan, Hezkuntza Departamentuak chromebook bat jartzen du ikasleen eskura.

Chromebooken titulartasun publikoa dela eta, ekipoak banatu aurretik, mailegurako jarraibide batzuk ezarri behar dira.

Familien konpromisoa

Familiei gailua utzi aurretik, familiek erabilpen on baten konpromezua hartu behar dute:

​​​​​​​Chromebook mailegutzarako baldintzak eta onarpena

  1. Behin orri hau sinaturik ematen denean, Chromebook Lenovo 100e edo antzeko bat utziko da gelan erabiltzeko.

  2. Ikasle bakoitzari transferiezina den ekipo bat esleituko zaio (ordenagailu pertsonal bat, kargagailua eta dagokion zorroa). Ekipo horrek zenbaki bat izango du eta jarraipena egin ahal izango zaio eta galdu edo lapurtzen badute blokeatu daiteke.

  3. Ekipoa guztiz kargaturik ekarri beharko da ikastetxera egunero (kargagailua etxean uzten delarik).

  4. Ekipoan arazoren bat antzemanez gero, tutoreari jakinarazi beharko zaio, ikastetxean ardura duen pertsonari horren berri eman diezaion.

  5. Ekipoaren osagarriren bat gaizki erabiltzeagatik hondatzen bada, konponketa-kostuaren ordainketa ikaslearen legezko ordezkarien esku egonen da. Konponketaren kostua banku kontutik kobratuko da eta bankuak kobratzea itzuliko balu, Hezkuntza Departamentuari jakinaraziko zaio dagozkion neurriak har ditzaten.

  6. Ekipoaren osagarriren bat galtzen bada, galdutakoa edo baliokide dena ordaintzea eskatuko zaie legezko ordezkariei.

Chromebookak itzultzea

Gailua ikastetxearenak da eta horregatik ikasle batek ikastetxea uzten duenean itzuli behar du.

Chromebooka itzuli behar da dagokion zorro, kargadore eta kutxarekin batera.
​​​​​​​Chromebooka, guztiz kargaturik eta zorroa garbi (neoprenoduna labadoran eta zurruna dena zapi hezeaz) ekarri behar da​​​​​​​​​​​​​.
Itzuli ezean edo bestelako gertakari baten aurrean (egoera egokian elementuren bat ez itzultzea adibidez), ikasle zerrenda Hezkuntza Departamentura helaraziko da dagozkien neurri legalak har ditzaten.

​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​​

  • Ikasturtean zehar ikastetxea uzten duenak, chromebooken arduradunarekin hitzordua adostu beharko du gailua itzultzeko, dena ongi dagoen ala ez aztertu dezan.
  • DBH4ko ikasleek, ikasturte bakaeran itzuliko du.

Hausturak kudeatzeko prozedura

  1. Ikasleren batek bere chromebookean arazoren bat detektatzen badu tutoreari esan beharko dio.​​​​​​​

  2. Chromebookaren matxura bada, konpondu bitartean ikasleari ordezko chromebook bat utziko zaio. ​

  3. Chromebookaren haustura bada erabilera desegoki batek eraginda (erabilera desegokia nahita edo nahi gabe izan daiteke):

  • Haustura eragin duen ikasleak parte bat jasoko du materialaren hausturagatik. Partearen bidez informatuko zaio familiari arazoaz.

  • Ikastetxeak kudeatuko du konponketa eta familiari kobratuko dio konponketa hau.

  • Familiak konponketa ordaindu ezean, Hezkuntza departamentuari pasako dizkio ikaslearen datuak eta konponketaren ezaugarriak dagozkion neurri legalak har ditzan

  • Konponketaren ordainketa bitartean ikasleari ikastetxeak ordezko chromebook bat utzi ahal izango dio (momentuan dauden aparatuen arabera), baina ikasleak ezingo du aparatua zentrotik atera.